XEDEA:
Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak aratzeko eta bultzatzeko laguntzak emateko araubidea ezartzea eta arautzea, eremuotako oinarrizko zerbitzuak eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta kostaldeko herriak biziberritzen, berritzen eta garatzen lagunduko duten jarduera ekonomiko berriak sortzea.
Prestazio ekonomikoa:
– Itsasertzeko ekonomiarako eta herritarrentzako oinarrizko zerbitzuak ezartzeko laguntzak – 430.000 euro
– Itsasertzeko ondarea kontserbatzeko eta hobetzeko laguntzak – 180.000 euro
– Itsasoarekin lotutako ekimen turistiko iraunkorrak sortzeko eta garatzeko laguntzak – 450.000 euro
– Enpresak sortzeko, handitzeko eta modernizatzeko laguntzak, enpresak itsasoarekin eta arrantzarekin lotuta badaude batez ere – 500.000 euro
– Arrantza-sektoreko jardun ekonomikoa beste jarduera batzuetara bideratzeko laguntzak – 500.000 euro
– Arrantza-sektorean produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko elkarlanerako laguntzak – 90.000 euro
– Nork bere lana sortzeko laguntzak – 150.000 euro
Comentarios (0)