Sailkatu gabea

2015-2017 epealdian EAEko industria sektoreko enpresetan euskara lan-hizkuntza izan dadin diru-laguntzak. (EUSLAN Deialdia).

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren helburua da EAEko industria sektoreko enpresetan euskara lan-hizkuntza izan dadin programa bat abian jarri eta gauzatzea. Programarako gehienez hamahiru (13) enpresa aukeratuko dira. Hori horrela, Agindu honen xedea da 13 enpresa horiek aukeratu eta urte anitzeko diru-laguntza (2015-2017) emateko modua arautzea.

Programa horren helburu bikoitza honako hau izango da: batetik, industria-enpresetako lan-hizkuntza gisa euskara gero eta gehiago erabiltzeko prozedurak eta praktikak diseinatu eta gauzatzea, barrura eta kanpora begira, ahozkoan, idatzizkoan eta hizkuntza paisaian; bestetik, Eusko Jaurlaritzak arlo sozioekonomikoan bideratzen eta bideratuko dituen ekimenen eraginkortasuna areagotzeko ondorio eta ikasbide baliagarriak ateratzea.

info +

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.

Te puede interesar