economia social bilaketarekin bat datozen irudiakGizarte-ekonomiako erakundeek enpresa-lankidetzarako ekintzak burutu ditzaten, Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bitartez, 2015eko ekitaldian eman ahal izango dituen laguntzak arautzea eta laguntza horietarako deialdia egitea da agindu honen xedea.

Agindu honetan barne hartzen diren laguntzak jaso ahal izango dituzte jarraian aipatzen diren jardueretatik zuzenean eratorritako gastuek:

a) Lankidetza-proiektu bat lantzeak eta ezartzeak eragindako gastuak, ordezkaritza duten gizarte-ekonomiako elkarte-erakundeek elkartekide dituzten enpresentzat egindakoak.

Lankidetza-akordioak egiteko aukeraren eta bideragarritasunaren inguruan egindakoak hartuko dira lankidetza-proiektutzat eta, besteak beste, gai hauei buruzkoak izango dira: ondasun eta zerbitzuen salerosketari buruzko lankidetza-tresnak ezartzea, berrikuntzarako estrategiak elkarrekin diseinatzea, kostua murriztea eta kalitatea hobetzea, teknologia elkarrekin erostea, baterako finantzaketa-tresnak erabiltzea, eta, oro har, zerbitzuak batera kontratatzea. Era berean, lankidetza-proiektutzat joko da langile bazkideek kapitalean duten partaidetza eskualdatu eta aipatutako proiektuan parte hartzen duten sozietateetan ezartzea errazten duten mekanismoak lankidetzan diseinatzea eta prestatzea, kasuan kasuko elkartearen gidaritzapean.

b) Akordioak landu eta formalizatzeko eta enpresa-lankidetzako enpresak edo egiturak sortzeko beharrezkoak diren gastuak, gizarte-ekonomiako enpresek bat egiteko beharrezkoak direnak barne.

Kanpoko gastutzat jotzen dira lege- eta/edo ekonomia-aholkularitzaren minutari dagozkionak eta akordioak formalizatzeko notaritza- eta erregistro-gastuak.

info +

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen diren eta bereziki gizarte-ekonomiarekin zerikusia duten prestakuntza-jarduerak egiteko Eusko Jaurlaritzak –Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bitartez– 2015eko ekitaldian emango dituen laguntzak arautzea...

Follow by Email
RSS