Sailkatu gabea

Enpresak finantzatzeko abal publikoak emateko ezohiko programa

Dekretu honen xedea da, alde batetik, industria- eta enplegu-sareari eusten garrantzi nabaria duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei edo enpresa-taldeei abal publikoak emateko ezohiko programa bat ezartzea, kapital zirkulatzailearen premiak estaltzeko banku-finantziazioa lortzea ahalbidetuko diena, eta, beste alde batetik, finantzazio hori lortzeko baldintzak eta prozedura arautzea

Enpresa onuradunak.

1.– Abalen ezohiko programaren onuradun izango dira erauzketako industria-enpresak, eraldaketakoak, ekoizpenekoak, horiekin guztiekin lotutako zerbitzu teknikoak ematen dituztenak (produktu-prozesuari lotutakoak), informazioaren eta komunikazioen sozietatearen eremukoak, betiere teknologian edo berrikuntzan oinarrituta badaude, lantokia eta/edo ustiaketa-zentroa Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta beste baldintza hauek betetzen badituzte:

– Eragin traktorea edo enplegurako eragin berezia duten inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak aurkeztea.

– Inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak beren baliabideak erabiliz finantzatzeko zailtasunak dituzten enpresak edo enpresa-taldeak izatea, eta egungo finantza-krisia dela medio behar duten finantzazioa lortu ezinda ibiltzea.

– Egun bizi duten egoera ekonomikoa eta finantza-egoera nahiz etorkizuneko itxaropenak kontuan hartuta, abalatutako finantza-eragiketa itzultzeko behar adinako ahalmena izango dutela ondorioztatzea.

2.– Krisialdian ez dauden enpresei soilik emango zaie laguntza.

3.– Laguntza ez zaie aplikatuko esportazio-kredituen bermeei.

4.– Kanpoan geratuko dira, halaber, berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.

5.– Dekretu honek arautzen dituen abalak enpresa onuradunei eman ahal izateko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik tramitazioan dagoen edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura amaituta egotea, bai eta eskatzaileak administrazio horrekin exekuzio-aldian zorrik ez izatea.

6.– Enpresa eskatzaileek, laguntzen onuradun izateko, ez dute izan behar zigor- eta administrazio-arloko zehapenik, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne hartuta, betiere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, k, azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoarekin bat etorriz.

Aurkezteko epea: 2015/11/13

 info +

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.

Te puede interesar