Irun merkataritzako hiria den aldetik, Irunen erakargarritasuna sustatzea eta kokapena hobetzea helburu duten eta lankidetza publiko-pribatuaren arteko esparruan garatzen diren proiektu singularrak bultzatzea da deialdi honen helburua.
Deialdi honen bidez diru-laguntzak emango dira Irunen garatuko diren merkataritzako dinamizazio proiektu kolektiboak eta singularrak burutzeko. Proiektuak udalerriaren dinamizaziorako eta merkataritza sustapenerako ekintzetan oinarrituko dira, merkataritza-fluxuak erakartzeko helburuarekin, betiere PERCO planteamenduekin bat eginez.
Onuradunak.
Deialdi honetako onuradunak izan daitezke ondoko betekizunak betetzen dituzten eta hiriko edozein merkataritza elkartek sustatzen dituen proiektuak:
a. Irungo PERCOn jasotako ECU Hiri Merkataritza Guneetako batean edo batzuetan eragina izan beharko du, baita lotuta egon ere.
b. 2015eko ekitaldian zehar burutu beharko da, nahiz eta ekintzaren bat 2016ko urtarrila arte luzatzen den.
c. Deialdi honen esparruan finantza daiteke 2015eko urtarrilaren 1etik eta 2016ko otsailaren 15 era arte ordaindu diren diruz laguntzekoak diren gastuak.
d. Deialdi honetara aurkeztutako proiektuek 50.000,00 euroko gutxieneko aurrekontua izan beharko dute, zeharkako zergak kanpo, eta deialdi honetako bigarren klausulan aipaturiko ezaugarreikin bat etorri.
Comentarios (0)