Garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioen aldeko laguntzen programa 2015 Diruz lagunduko diren jarduerak:• Olatu-energia hartzeko prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo...

logokabiziakHonezkero onartu dira 57 jarduera ekimen hau martxan hasi zenetik hona

  K-Biziak proiektua jo eta ke doa aurrera, eta aurtengo udan hiriko zenbait tokitan merkataritzari laguntzeko ekimen honen pean beste komertzio batzuk ere irekiko dituzten beren ateak.

 Miguel Ángel Páez Irungo Udaleko Sustapen Ekonomikoko ordezkariak hala zioen: "programa hau oso arrakastatsua ari da gertatzen eta jendea asebetetzen duena, hala esaten digu negozioak zabaltzen dituen jendeak eta baita programaren barruan sartzen diren guneetan lehendik saltokiak dituztenek, bertako kaleak biziberritu egiten direla ikusten dutelako."

 2011n jarri zen martxan eta harrezkero 57 proposamen onartu dira, jarraipen-arrakasta handiz. Páezek zioenez "egia esateko, kontentu gaude, lokal horietatik 48k zabalik jarraitzen dutelako; hiru traspasatu egin dira, eta bi lekuz aldatu; 9 bakarrik itxi dira, baina kontuan hartu behar da kasu batzuetan irekialdi iragankorrak zirela oso." K-Biziak programaren bidez saltoki gehien ireki den eremua San Migelekoa da, guztira 31; eta hurrena, Pio XII.ekoa, 23 saltokirekin, Alde Zaharra izan da ekimen honekin bat egin duen azkena, eta hantxe ari da kostatzen gehien, "baina lokalak berritzeko laguntzak ere handitu nahi ditugu han", amaitzen zuen ordezkariak".  

Iturburua: HITZA - 2015-08-10  Asier Perez-Karkamo -

Zubieta-Urdanibia Parke Teknologikoa. Hhitzarmena

Lau erakundeetako ordezkariak, hitzarmena izenpetzeko orduan

“Lehen urratsa da”, hitz horiek aukeratu zituzten Irun nahiz Hondarribiko alkateek atzo goizean, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea Zubieta-Urdanibiara zabaltzeko hitzarmenaren sinatze ekitaldian. Beraiekin batera, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua eta Euskadiko Parkeen Sareko presidente Jose Miguel Corres eseri ziren mahaian, “etorkizunerako oso garrantzitsua” izango den proiektuari beharrezkoak dituen lau hankak ezarriz.

Irun merkatari­tzako hiria den aldetik, Irunen erakargarritasuna susta­tzea eta kokapena hobe­tzea helburu duten eta lankide­tza publiko-pribatuaren arteko esparruan gara­tzen diren proiektu singularrak bul­tza­tzea da deialdi honen helburua. Deialdi honen bidez diru-lagun­tzak...

Follow by Email
RSS