Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko mugaz gaindiko I. Kongresua Ramon Iribarren Memoriala

Helburuak

  • Itsasertza defendatzeko eta babesteko beharrezko diren neurriak hartzeko jardunbideak eta irtenbideak ezagutzea, klima-aldaketaren ondorioei aurre egite aldera.
  • Administrazio publikoko ordezkariak, zientzialariak, nazioarteko adituak eta sektoreko enpresak biltzea, beharrezko diren esku-hartzeei buruz eztabaidatzeko.
  • Esperientziak ezagutzea, jardunbide egokiak ikastea eta itsasertza kudeatzen eta mantentzen laguntzea.
  • Mugaz gaindiko elkarlana sustatzea eta sinergiak sortzea.
  • Herritarren iritzia jasotzea eta Admnistrazio publikoen jardunbideak zabaltzea, ekitzek sortzen duten kezkaren aurrean
  • Sektorean zabaltzen diren enpresa-aukera berriak ezagutzea.

Norentzako den

Eragile, enpresa, instituzio eta erakunde ororentzako, klima-aldaketak itsasertzean duen inpaktuari dagokionez aukerak ikusi eta jarduten duten aldetik. Zehazki:

  • Euskal Herriko, Espainiako eta Frantziako erkidego eta udalerrietako eta gaian eskumena duten beste administrazioetako teknikari eta ordezkari politikoentzako.
  • Teknologia eta Ikerketa zentroetako adituentzako. Unibertsitateentzako.
  • Sektoreko enpresentzako, eta sektorean irekitzen diren aukera berrietan interesa duten enpresa eta enpresa-elkarteentzako.

Nola parte hartu

  • Bisitari gisa: aukera da ezagutza gehitu eta aukera berriak irekitzeko.
  • Erakusketari gisa: aukera bat da bere enpresako produktu eta zerbitzuak erabakitzaile eta erakunde eskudunei aurkezteko.
  • Informazio gehiago: uhinak@ficoba.org / Tel: + 34 943 66 77 88

Bultzada merkataritza-harremanei

Kongresu honek enpresen merkataritza-aukerak bultzatu ditzan nahi dugu, eta, horregatik, bertaratzen diren pertsonen eta enpresen kontaktuak argitaratuko ditugu, horrela harreman proaktiboa erraztu dadin erakusketarien eta bisitarien artean. (Bertaratuek onespena jaso eta DBLOko mugak bete beharra).

Ramón Iribarren

Uhinakek omenaldia egingo dio Ramon Iribarreni (Irun, 1900-1967). Ingeniaria; Bide, Kanal eta Portu Ingeniarien Eskolako Portu-Laborategiaren sortzailea eta kaietako kanpoaldeko obretan aurrendaria. “Método de los planos de oleaje”, “Fórmula” eta “Parámetro de Iribarren” tresnak garatu zituen; funtsezkoak kaietako proiektuetan eta XX. mendeko itsas ingeniaritzaren historian.

Uhinak_2015_ES_EUS

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS