«Enpresen arteko lankidetza eta enpresetan adimen lehiakorra sustatzeko programa»

diputacion foral gipuzkoa bilaketarekin bat datozen irudiakGipuzkoako Foru Aldundiak, eta zeha­tzago esanda, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak, gizarte-iraunkortasuna (gizarte-kohesioa), iraunkortasun ekonomikoa (berrikun­tza eta lehiakortasuna) eta ingurumen-iraunkortasuna bateratuko dituen oinarri batean nahi du euskal gizartea finkatu.

Programaren xedea da enpresen lehiakortasuna handi­tzea, hots, abantaila konparatiboak beti izatea, hartara inguru sozioekonomikoan kokapen jakin bat eskura­tzeko, eusteko eta hobe­tzeko. Horrek hauen inguruko balioa eranstea dakar: per­tso­nen eta merkatuen beharrak ase­tzea eta gaindi­tzea, eraginkorki. 

Horretarako, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua «Gipuzkoa, ekiten duen lurraldea» izeneko estrategia gara­tzen ari da, kasu honetan iaz abian jarritako lerro bat lan­tzen, enpresen arteko formulak gara­tzeko eta enpresetan jarduera ildo berri bat gara­tzen, enpresetan adimen lehiakorra gara­tzeko. 

info +

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS