AGRO Design Pack programan parte hartu duten agroelikadurako enpresek jasotako emaitzak aurkeztu dituzte azaroaren 12an, ostegunarekin, 12:00etan Ola Sagardotegian. Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, agroelikaduraren sektorea garatzearen alde egiten ari dira. Proiektu honek, Irun Factoryn hiriko sortzaileen ekimen enpresarialak garatzeko egiten ari diren lana indartzen du. Hondarribian ere, diseinua kontuan hartu dute ekonomia sustatzeko azken proiektuetan. Artisauekin eta diseinatzaileekin lanean ari dira, pieza berriak elkarlanean sortzeko. Aurten, hiriko merkatariek ere bat egin dute proiektuarekin.

Miguel Ángel Páez Bidasoa Bizirik-eko presidenteak ekimenaren hazkundea azaldu du “AGRO Desing Pack proiektuaren helburua izan da, eskualdeko diseinatzaileen laguntzaz, agroelikadurako enpresa parte hartzaileek haien produktuen ontzi berrientzat diseinu berriak egitea, merkatuko joerak kontuan hartuta. Enpresen lehiakortasuna hobetu dezake proiektuak. Gainera, industriako enpresan diseinua txertatzeko lanari jarraipena ematen dio”.