Hirigin­tza Departamentuko diru-lagun­tzak emateko deialdia, Eraikinen Ikuskapen Teknikoa egiten lagun­tze­koak (E.I.T.) eta ikuskapen tekniko horren ondoriozko obrak egiten lagun­tze­koak.

hondarribia logo bilaketarekin bat datozen irudiakXedapena: 2015eko azaroaren 18ko 1.295/2015 zenbakia duen Alkate Dekretua.

Oinarriak: 2004ko abuztuaren 2ko 146 zenbakia duen Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, eta horren zuzenketa, 2005eko uztailaren 13an, 132 zenbakia duen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Xedea: Hirigin­tza Departamentuko diru-lagun­tzak Eraikinen Ikuskapen Teknikoa egiten lagun­tze­koak (E.I.T.) eta ikuskapen tekniko horren ondoriozko obrak egiten lagun­tze­koak, deialdia egitea, 2014ko ­otsailaren 27an Udalba­tzak onartutako Oinarrien arabera, 2014ko ekainaren 10eko 108 zenbakia duen Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala. 

Kopurua: Emango diren diru-lagun­tzen kopurua 60.000 €koa izango da gehienez, A-2895/15 aurretiko baimenaren gain.

Eskaerak aurkezteko epea: 2015eko abenduaren 31 bitarte.

Aurkezpena: Diru-lagun­tza eskaerak eta dagozkion dokumentazioa B.A.Z. (Biztanleen Arreta Zerbi­tzua) bulegoetan aurkeztuko dira, Hondarribian, Kale Nagusiko 20 zenbakian.     

Ebazpena: Hirigin­tza departamentuko teknikariek aztertuko dituzte eskaerak eta Hirigin­tza Batzor­deak egingo ditu horien proposamenak; ondorena Alkate­tzara igorriko dituzte, ebazteko eskumena duen organoa baita.

Ebazteko eta jakinarazteko epea: Ebazteko eta jakinarazteko epea bi hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amai­tzen denetik hasita, eta hori, eskaera egin duten entitateei jakinarazpena jaso­tzek aipatutako helbidean per­tso­nalki emanda edo posta ziurtatu bidez egingo da, jaso duelako agiria sinatuta.

Ez du eskaera berri­tzeko aukerarik izango.

Gainon­tzeko guztian, argitaratutako dagokion oinarriak diotena beteko da.

Hondarribia, 2015eko azaroaren 27a.—Txo­min Sagarzazu Ancisar, alkatea.            (9934)

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS