Ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak (2016)

medioambiente bilaketarekin bat datozen irudiakDiruz lagunduko diren lerro zehatzak.

AURKEZTEKO EPEA: 2016/02/04

2016 ekitaldian, deialdi honen bitartez, hurrengo paragrafoetan adierazitako lerroak lagunduko dira diruz. Laguntzak onartzeko prozedura ere ondoren adierazitakoa izango da:

1.– Prozedura arrunt bakar baten bitartez, ondorengo lerroetarako diru-laguntzak onartuko dira:

a) Ingurumen-babesaren arloan Europar Batasuneko arauetatik harago joateko edo Europar Batasunaren mailako araurik ezean ingurumen-babesaren maila areagotzeko inbertsioak finantzatzeko laguntzak.

b) Batasuneko etorkizuneko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

c) Artikulu honetako 2.b) ataleko ingurumen-azterketez bestelako azterketak egiteko laguntzak.

d) Hondakinen birziklapenerako eta berrerapenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuko 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira.

e) Lur kutsatuak saneatzeko laguntzak, kutsaduraren erantzulea nor den zehazterik ez badago, edo «kutsatzen duenak ordaintzen du» printzipioari jarraikiz legez birgaikuntza finantzatzearen erantzuletzat hartzerik ez badago.

2.– Prozedura sinplifikatu bereizien bidez, honako lerroetara eta azpilerroetara bideratutako laguntzak onartuko dira:

a) Ingurumen-babesaren arloan Europar Batasuneko arauetatik harago joateko edo Batasunaren mailako araurik ezean ingurumen-babesaren maila areagotzeko inbertsioak finantzatzeko laguntzak. Zehazki, deialdi honetan, ondorengo azpilerroak bakarrik lagunduko dira diruz:

a.1.– Burdina-galdategietako hondarrak eta finak, batez ere, moldekatze kimikoko edo moldekatze berdeko hondarrak eta finak, fabrikan leheneratzea eta/edo hirugarrenek birziklatzea ahalbidetzera zuzendutako ekipoetako inbertsioak, hirurehun mila (300.000) eurora iristen ez badira (aipatutako birziklatzea ahalbidetuko duten sailkatze egoki, aurretiazko gordetze eta/edo garraiorako inbertsioak barne), galdatze-prozesuan edo bestelako ekoizpen-prozesu alternatiboetan berriz sartzea kontuan hartuta.

a.2.– Oregintza-papergintzako lohiak eta zelulosazko zuntzak minimizatzea, leheneratzea edo balioztatzea ahalbidetzera zuzendutako ekipoetako inbertsioak, hirurehun mila (300.000) eurora iristen ez badira, oregintza-papergintzako ekoizpen-prozesuetan edo bestelako ekoizpen-prozesu alternatiboetan berriz sartzea kontuan hartuta.

b) Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak:

b.1.– Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak balorizatzeko instalazioetatik datozen agregakin birziklatuekin lotutako aplikazio posibleak analizatzera zuzendutako azterketak, betiere ez badira Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko urtarrilaren 12ko Aginduan jasotakoak –agindu horretan, eraikuntza eta eraispeneko hondakinak balorizatzetik eratorritako agregakin birziklatuak erabiltzeko baldintzak zehazten dira–.

b.2.– Zabortegietara edo balio ekonomiko eskaseko erabileretara zuzendutako plastikozko eta kautxuzko hondakinen erabilera aurreratuak eta baliotsuak (sektore nautikoa, hiri-altzariak, amortiguazioa, piezen estrusioa produktu berriak ekoizteko…) sustatzeko azterketak. Aipatutako azterketetan, merkaturatzeko beharrezkoak diren arau teknikoak betetzeko beharra aurreikusi beharko da.

c) ETEentzako laguntzak, ingurumen-arloko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetatik eratorritako kanpo-kostuak finantzatzeko. Deialdi honetan, ondorengo azpilerroal bakarrik lagunduko dira diruz:

c.1.– Enpresa-elkarteek EMAS erregistroa sustatzearekin lotutako ekintzak egiteko laguntzak, ekintza horiek elkartekideek modu aktibo eta zuzenean parte hartzeko baldin badira.

c.2.– Ingurumen Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan (EMAS) izena emateko laguntzak, bai aldez aurreko aholkularitza bai ziurtatze-erakundearen kostuak ordaintzeko.

c.3 – EMAS erregistroa berritzeko laguntzak. Bulego-jarduera hutsen kasuan (bankuekin, aseguruekin, higiezinen agentziekin, aholkularitza-enpresekin, eta abarrekin lotutakoak), ez da berritzeko diru-laguntzarik emango, ezta erregistroa berritzearekin zerikusirik ez daukaten urteko ikuskaritzak egiteko ere.

c.4.– UNE-EN ISO 14006 Ekodiseinu Araua, ekoetiketak (I. edo III. motakoak) edota karbono-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko laguntzak. Bulego-jarduera hutsen kasuan (bankuekin, aseguruekin, higiezinen agentziekin, aholkularitza-enpresekin, eta abarrekin lotutakoak), ez da karbono-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko laguntzarik emango.

c.5.– Hondakin-planak idazteko laguntzak, zehazki:

– Eraikuntzako eta/edo birgaikuntzako lanetan Eraikuntzako eta Eraispeneko Hondakinak Kudeatzeko Plana, eraikuntza eta eraispenetako hondakinen eta gremio-jardunbide egokien kudeaketarako planak idazteko eta ezartzeko eskuliburuko II. mailaren arabera diseinatua –Ihoberen webgunean eskura daiteke–.

– Metalaren eraldakuntzaren, plastikoaren eraldakuntzaren, metalezko produktuen eta makinen sektoreetan hondakinak prebenitzeko plana, Ekoscan metodoan oinarritua –Ihoberen webgunean eskura daiteke–.

c.6.– Potentzialki kutsagarriak diren jarduerak izan dituzten orubeetan lurzoruaren kalitate-adierazpena egiteko laguntzak, kutsaduraren erantzulea nor den zehazterik ez badago edo «kutsatzen duenak ordaintzen du» printzipioari jarraikiz legez berreskurapena finantzatzearen erantzuletzat hartzerik ez badago, eta egin beharreko azterketen zenbatekoa gehienez ere hogei mila (20.000) eurokoa baldin bada.

info +

 

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS