Diru-laguntzaren 38/2003, azaroaren 17ko Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, argitaratzen da deialdiaren laburpena. Honen testu osoa Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalean (http://www.pap.minhap. gob.es/bdnstrans) eta Irungo Udalaren internet atarian (www.irun.org) kontsulta daiteke.
Lehenengoa. Onuradunak (3. oinarria).
e-Gaztea lerroa.
Eskaera egiten dutenean 30 urte baino gutxiago duten pertsona fisikoak, diruz lagungarria den jarduera hori oinarri hauek argitaratu baino 12 hilabete lehenago hasia badute edo 2016ean hasi behar badute, eta baldin eta horien helbide fiskala eta soziala Irungo udalerrian kokatua badago edo egongo bada eta honako betekizun hauek betetzen badituzte:
— Enpresa edo establezimendu berriaren Negozio Planak, diruz laguntzeko izaera izan aurretik, Bidasoa biziriken Enpresa Zentroko eta Autoenpleguko Departamentuaren aldeko txostena eduki beharko du.
— Ez dute jarduera bera edo antzeko bat egina eduki beharko bere kontura diru-lagundutako enpresa-proiektua hasi aurreko 12 hilabeteetan. Epeen zenbaketa ondorioetarako, erreferentzia modura EJZko alta, baja edo/eta aldaketa datak hartuko dira.
— Jardueraren hasieraren komunikazioa Udal honetan izapidetuta eduki beharko dute, beren jarduera Bidasoa biziriken enpresa zentroan gauzatzen dutenean izan ezik.
e-Berritzailea lerroa.
Diru-laguntzaren xedeko jarduera oinarri hauek argitaratu aurreko 3 urteetan hasia duten edo 2016ko ekitaldian hasiko duten pertsona fisikoek eta/edo juridikoek, betiere haien helbide fiskala eta soziala Irungo udalerrian badago edo egongo bada eta honako betekizun hauek betetzen badituzte:
— Enpresa edo establezimendu berriaren Negozio Planak, diruz laguntzeko izaera izan aurretik, Bidasoa biziriken Enpresa Zentroko eta Autoenpleguko Departamentuaren aldeko txostena eduki beharko du.
— Ez dute jarduera bera edo antzeko bat egina eduki beharko bere kontura diru-lagundutako enpresa-proiektua hasi aurreko 36 hilabeteetan.
Epeen zenbaketa ondorioetarako, erreferentzia modura EJZko alta, baja edo/eta aldaketa datak hartuko dira.
— Jardueraren hasieraren komunikazioa Udal honetan izapidetuta eduki beharko dute, beren jarduera Bidasoa biziriken enpresa zentroan gauzatzen dutenean izan ezik.
Bigarrena. Xedea (1. oinarria).
Ondoko bi motatako ekintzailetza berritzaileko enpresa-ekimenak abian jartzeko hasierako gastuei aurre egiteko diru-laguntzak ematea.
1 lerroa, e-Gaztea: 30 urtetik beherakoek abian jarritako ekintzailetzako enpresa-ekimenetarako.
2 lerroa, e-Berritzailea: ekintzailetza berritzaileko enpresa-ekimenetarako.
Hirugarrena. Oinarri arautzaileak.
Deialdiarekin batera onartzen dira.
Laugarrena. Zenbatekoa (4. oinarria).
Deialdiaren baliabide ekonomikoak eta diru-laguntzaren zenbateko maximoa:
e-Gaztea lerroa, 50.000,00 eurora iristen dira, eta entitateko 1 0810.471.01.433.10 2016 aurrekontu-aplikazioan kontsignatuta daude. Lerro honetako zenbateko maximoa 2.500,00 eurokoa da.
e-Innovador lerroa, 35.000,00 eurora iristen dira, eta entitateko 1 0810.471.01.241.30 2016 aurrekontu aplikazioan kontsignatuta daude. Lerro honetako zenbateko maximoa 1.500,00 eurokoa da. Proiektuak berrikuntzari buruzko atalean (1. atala) 30 puntu edo gehiago lortzen baditu, laguntzaren muga bikoiztu egingo da, 3.000 euroko zenbatekora iritsi arte.
Bostgarrena. Eskaerak aurkezteko epea (5. oinarria).
Eskaerak Irungo Udalaren aurrean aurkeztu beharko dira, HAZ+ Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzuaren bidez (San Martzial karrika 2, 20304 Irun), edo www.irun.org/h@z egoitza elektronikoaren bidez, edo indarrean dagoen legeriaren arabera onargarri den beste edozein prozeduraren bidez.
Eskaerak aurkezteko epea Oinarri hauek argitaratu eta hurrengo egunetik hasiko da 2016ko urriaren 31era arte edo aurrekontu-kreditua agortzen den arte
EPEA: 2016/10/31n edo aurrekontua bukatzean