04

mai / 2016

2016, zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak

Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak.

Zinema: zinema alorreko agenteak (zuzendaria, aktoreak, ekoizlea, gidoigilea) zinemaldietan eta zinema alorreko sariketetan parte har dezaten diru-laguntzak ematea, horietan beraien filmen bat aurkeztu edo ordezkatzeko hautatuak izan direnean.

Literatura: literatura sektoreko agenteek (idazleak, ilustratzaileak, itzultzaileak eta editoreak) literatura alorreko nazioarte mailako ekitaldietan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.

Eskabideak aurkezteko epea 2016ko urriaren 31n amaituko da.

 DEIALDI OFIZIALA:  2016.05.04 EHAA / DEIALDIA

 ESKAERA ABIATZEKO: Aurten lehen aldiz eskaera bide telematikotik nahiz presentzialetik egin ahal izango da.Hemen aurkituko duzu informazio guztia:

https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2016/bolsas_viaje/y22-izapide/es

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude