Super Amara Bidasoa Atletiko Taldea eskualdeko atletismo klubak antolatu du, 4×1 Milia Erreleboetako I. Laboral Kutxa Lasterketa. 2016ko martxoaren 20an izango da, igande goizean.
Bi lasterketa-mota egongo dira: Enpresen lasterketak eta talde/kuadrillen lasterketak.
Taldeak 4 kidekoak izango dira, eta bakoitzak milia bat egingo du (1609,344 m). Atletismoko Gipuzkoako Federazioko epaileek homologatuko dute milia. Lehenengo lasterkaria irteerako arkutik irtengo da, eskuan lekukoa duela. Lekuko horrek txip bat edukiko du, denbora partzialak eta taldearen denbora globala markatuko dituena. Bigarren errelebulariak lekukoa aldatzeko tokian itxarongo dio bere kideari. Toki hori antolakuntzak zehaztuko du (helmuga baino 20 metro lehenago). Lekukoa toki horretan emango da, eta horrela bata bestearen ondoren hirugarren eta laugarren errelebulariekin.
Comentarios (0)