Lizitazio iragarkia, Irungo hiriko berdeguneak, parkeak, lorategiak eta zuhaiztiak mantendu, kon­tser­batu eta hobe­tzeko lanak kontrata­tzeko.

parques irun bilaketarekin bat datozen irudiak1. Kontratua esleituko duen erakundea:

a) Erakundea: Irungo Udala.

b) Espedientea izapide­tzen duen bulegoa: mugikortasun, bide publiko eta obra arloa.

c) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu:

1. Bulegoa: Hiritarra Atendi­tzeko Zerbi­tzua –HAZ–.

2. Helbidea: San Mar­tzial kalea, 2.

3. Posta kodea eta udalerria: 20304 Irun.

4. Telefonoa: 943.505.152.

5. Telefaxa: 943.505.657.

6. E-maila: sac.010@irun.org.

7. Kontrata­tzailearen profilaren Internet helbidea: www.irun.org.

8. Dokumentazioa eta informazioa eskura­tzeko azken egu­na: Eskain­tzak aurkezteko azken datari dagokiona.

d) Espedientearen zenbakia: 2016ZAPA0003.

2. Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: Zerbi­tzuak.

b) Xedearen azalpena: irungo hiriko berdeguneak, parke­ak, lorategiak eta zuhaiztiak mantendu, kon­tser­batu eta hobe­tzeko lanak.

c) Lotekako zatiketa: Ez.

d) Kontratua buru­tzeko lekua: Irungo Udalerria.

e) Kontratua buru­tzeko epea: Kontratua sina­tzen denetik, baina inolaz ere ez 2016-04-21 baino lehen, 2016-12-31 arte.

f) Luzapena onar­tzea: Bi (2) hilabete.

g) CPV (Nomenklatura Erreferen­tzia): 77311000-3, Lorategiak eta parkeak manten­tzeko zerbi­tzua.

3. Tramitazioa eta prozedura:

a) Tramitazioa: Arrunta.

b) Prozedura: Irekia.

c) Enkante elektronikoa: Ez.

d) Esleipen-irizpideak: Baldin­tza Ekonomiko-Administratiboen Pleguko 14. klausulan adierazten direnak.

4. Kontratuaren balio zenbate­tsia:

1.093.967,23 euro.

5. Aurrekontua/Lizitazio-Tipoa:

Zenbateko garbia: 840.220,66 euro. Zenbatekoa guztira: 1.016.667,00 euro.

6. Eskatutako bermeak:

Behin-behinekoa: Ez da eska­tzen.

Behin betikoa: Esleipenaren %5aren zenbatekoa (BEZik gabe).

7. Kontratistaren berariazko betekizunak:

a) Kaudimen ekonomiko-finan­tza­rioa eta teknikoa: Baldin­tza Ekonomiko-Administratiboen Pleguko 15. klausulan adierazten direnak.

b) Beste baldin­tza espezifiko ­batzuk: Ez dira eska­tzen.

c) Kontratu bereziak: Bai.

8. Proposamenak aurkeztea:

a) Aurkezteko epea: 15 egun natural, iragarki hau argitara­tzen denetik.

b) Aurkezteko modua eta tokia:

1. Leihatilan, Hiritarra Atendi­tzeko Zerbi­tzuan –HAZ– (San Mar­tzial kalea 2 – 20304 Irun).

2. Posta ziurtatuaz honako helbidera bidaliz: «Irungo Udala. San Juan Harria plaza 1, 20304 Irun. Erreferen­tzia: Irungo hiriko berdeguneak, parkeak, lorategiak eta zuhaiztiak mantendu, kon­tser­batu eta hobe­tzeko lanak».

3. Helbide elektronikoa: Ez.

c) Aldaerak onar­tzea: Ez.

d) Lizita­tzaileak eskain­tzari bere horretan ­eutsi beharko dion epea: 2 hilabete, eskain­tzak ireki eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta.

9. Eskain­tzak ireki­tzea:

a) Tokia: Udale­txea.

b) Helbidea: San Juan Harria plaza, 1.

c) Posta kodea eta udalerria: 20304 Irun.

d) Data: Proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo asteko ostegunean. Egun hori, bulegoetako egutegiaren arabera lan-eguna ez balitz, ireki­tzeko ekitaldia hurrengo lanegunera atze­ratuko da.

d) Ordua: 10:00etan.

10. Publizitate gastuak:

Esleipendunaren kargura.

11. Bestelako argibideak:

Errekur­tso berezia kontratazioaren alorrean:

Iragarki honen aurka Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onesten duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegin­tzako Errege Dekretuko 40. artikuluan arautua dagoen kontratazioaren alorreko errekur­tso berezia jarri ahalko da, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa jarri aurretik.
Errekur­tsoa jar­tzeko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, iragar­tzen den hurrengo egunetik aurrera kontatuta.

Aurkako idazkia, nahitaez, Irungo Udaleko HAZ Hiritarra Aten­di­tzeko Zerbi­tzuaren erregistroan aurkeztu beharko da (San Mar­tzial kalea 2 – 20304 Irun) edo Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen Inguruko Errekur­tsoen Administrazio Organoan.

Irun, 2016ko ­otsailaren 18a.—Alkatea, s.e., Kontratazio eta Erosketetako teknikaria.           (1117)

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS