Sailkatu gabea

Enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egingo duten enpresentzako diru-laguntzen programa, Euskal Autonomia erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea (Irun eta Hondarribia barne) indartzeko. Indartu programa.

Ebazpen honen xedea da 2015eko uztailaren 28ko Aginduan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntza moduan 2016ko ekitaldian emateko deialdia egitea. Agindu horren bidez, enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egiten duten enpresentzako diru-laguntzen programa arautzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren Ezkerraldea eta Oiartzualdea indartzeko (Indartu Programa).

2.– Xede horretarako, 8.000.000,00 euroko gehieneko zenbatekoa bideratuko da, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren 2016ko Aurrekontu Orokorretan horretarako esleituriko kredituen kargura finantzatuko da.

Deialdi honen kontura emango diren laguntzen zenbateko osoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-zenbatekotik gorakoa, edo zenbateko hori eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa, betiere indarreko legerian aurreikusitako kredituen arteko loturaren edo aurrekontu-aldaketaren erregimenaren arabera. Horrenbestez, aipatutako zenbatekoa agortzen bada, ez da diru-laguntza gehiago emango, eta, beraz, handik aurrera, ebazpen honek ez du ondoriorik izango. Horrelakorik gertatuz gero, Industriako sailburuordeak horren berri emango du ebazpen baten bidez.

Epea: 2016/05/06

Dekretua

info +

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Te puede interesar