Sailkatu gabea

I. Txikien Azoka

Txikien Azoka merkataritzako eta dibulgazioko bi helbururekin dator Ficobara. Erakustazokako 3 pabiloian jarriko da erakusketa gunea, eta han, enpresa erakusketariek haurdunaldiaren, amatasunaren eta haurtzaroaren sektorearekin zerikusia duten beren produktuen, zerbitzuen eta jardueren eskaintza erakutsiko diote jendeari.

Moda, osasuna, puerikultura, gorputz-ariketa, aisia eta denbora librea, eta hezkuntza izango dira erakusketako eskaintzaren ardatz nagusia, guraso estreinatu berriek edo gurasogaiek merkatuak eskaintzen dituen azken berritasunak ezagutzeko aukera izan dezaten.

Horrekin batera, jarduera-programa bat ere garatuko da; hitzaldiak eta tailerrak egingo dira haurdunaldiaren, amatasunaren eta haurraren inguruan.

Noiz: Martxoaren 11etik 13ra

Ordutegia:

Ostiralean
16:30etik 20:30era.

Larunbatean eta igandean
11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.

Te puede interesar