Deialdi honetatik kanpo geratzen dira berariaz Ekonomia Jardueren gaineko Zergako (E.J.Z.) tarifaren 67. multzoan jasotako ostalaritza-jarduerak. Zerga hori Ekonomia Jardueren Gaineko Zergari buruzko Testu Bategina onesten duen apirilaren 20ko 1/1993 Foru-Dekretu Arauemaileak arautzen du.
Kanpoan uzte hori ez da aplikatuko Urdanibia plaza – Alde Zaharra inguruneko establezimenduen kasuan, jarduera kokatua dagoeneko lokalek beren aurrekaldea edo sarrera nagusia toki hauetan dutenean izan ezik: Kale Nagusia, Santa Elena kalea, Peña karrika eta Santiago karrika.
Onuradunak eta betekizunak:
Laguntza hauen onuradunak izan ahal dira ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak eta ondasunen erkidegoak, zeinak ezarri berria den jarduera ekonomiko baten eta ireki berria den establezimendu berri baten titularrak direnak; jarduera bide publikotik sarrera zuzena duen lokal batean gauzatuko da.
A. Eskaera egiteko momentuan, jarduera hasi denetik sei hilabete baino gehiago igaro ez izana. Epea kontatzen hasteko, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman zeneko data hartuko da kontuan. Data hau diru-laguntzaren xede den helbidearena izango da.
B. «Aktibitatearen aurretiko komunikazioa» edo, hala dagokionean, «Aktibitate lizentzia» Udal honetan izapidetuta eduki beharko dute.
C. Establezimendua irekitzeko ez dadila lekuz aldatu udalerriko beste zonalderen batean jadanik finkatutako jarduera bat. Baldintza hau laguntza hauek jasotzen diren bitartean bete beharko da. Hala egingo ez balitz, laguntza automatikoki kenduko litzateke. Aktibitatea Bidasoa biziriken Enpresa Mintegian edo etxebizitza batean gauzatzen duten establezimenduen irekiera, ez da toki-aldaketatzat hartuko.
D. Enpresak bere sarrera nagusia edota aurrekaldea San Miguel –Anaka, Pio XII eta Urdanibia Plaza– Alde Zaharraren inguruneko kaleren batean izan beharko du (ikus zerrenda oinarrietan).
E. Lokalaren alokairu-kostuak (BEZ gabe) ez dezala gainditu 10 €/m²-ko muga.
F. Enpresa edo establezimendu berriaren Negozio-Planak aldeko txostena jaso beharko du Bidasoa biziriken aldetik. Bideragarritasun planean argi adieraziko da negozioarekin jarraitzeko borondatea dagoela. Aurkeztu beharreko Negozio-Planak proiektuaren bideragarritasuna baloratzeko beharrezkoa den informazio guztia jaso beharko du. Informazio hori, I Eranskinean datorren Negozio Planaren Eredua jarraituta eman beharko da eta bertan zehazten den xehetasun maila berean.
Zuzkidura ekonomikoa:
Deialdi honen helburuak lortzeko, 31.025 euroko diru zenbatekoa emango da, 1.0810.471.01.241.30.2016. aurrekontu-aplikazioaren kargura.
Diru-laguntzaren zenbatekoa:
Diru-laguntza jarduera gauzatzen den lokalaren Errentaren Lehendabiziko hogeita lau hilabeteak ordaintzen laguntzeko izango da; inola ere ez da diruz lagunduko Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan (JEZ) alta eman aurretik egindako inolako gasturik. Diru-laguntza honela emango da:
— Lehengo 12 hilabetetan, alokairu kostuaren %50a (BEZ kanpo), hileko 400 euroko muga gainditu gabe.
— Hurrengo 12 hilabetetan, alokairu kostuaren %25a (BEZ kanpo), hileko 200 euroko muga gainditu gabe.
Eskaerak aurkezteko epea eta tokia:
Eskaerak Irungo Udalaren aurrean, HAZ+ – Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bitartez (San Martzial kalea, 2, 20304-Irun) aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen arabera onartutako beste edozein prozeduraren bitartez.
Eskaerak aurkezteko epea 2016ko urriaren 31n amaituko da. Dena den, amaiera-eguna aldatu ahal izango da, aurrekontu-kontusailaren erabilgarritasunaren arabera.
Oinarri hauek indarrean sartu aurretik, 2.A oinarriak ezarritakoa betez, aurkeztutako eskaerak edota aurre-aurreko deialdian hartarako ezarritako aurrekontu-kreditua nahikoa gertatu ez zelako atenditu gabe geratu ziren eskaerak ere izapidetzeko onartuko dira.
Epea: 2016/10/31
Comentarios (0)