Maiatzaren 2an ekintzaileentzako tailer berri bat hasiko da IDEIATIK ENPRESARA izenekoa. Tailer hau autoenplegua lan aukera izan daitekeela uste duten pertsonei zuzentzen zaie. Tailer hauetan kontzientzia ekintzailea bultzatuko da negozio-ideiak...
Deialdi honetatik kanpo geratzen dira berariaz Ekonomia Jardueren gaineko Zergako (E.J.Z.) tarifaren 67. multzoan jasotako ostalaritza-jarduerak. Zerga hori Ekonomia Jardueren Gaineko Zergari buruzko Testu Bategina onesten duen apirilaren 20ko 1/1993 Foru-Dekretu Arauemaileak arautzen du.
Kanpoan uzte hori ez da aplikatuko Urdanibia plaza – Alde Zaharra inguruneko establezimenduen kasuan, jarduera kokatua dagoeneko lokalek beren aurrekaldea edo sarrera nagusia toki hauetan dutenean izan ezik: Kale Nagusia, Santa Elena kalea, Peña karrika eta Santiago karrika.
Onuradunak eta betekizunak:
Laguntza hauen onuradunak izan ahal dira ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak eta ondasunen erkidegoak, zeinak ezarri berria den jarduera ekonomiko baten eta ireki berria den establezimendu berri baten titularrak direnak; jarduera bide publikotik sarrera zuzena duen lokal batean gauzatuko da.
Zuzenean dator Finlandiatik Bilbora “From Zero to Success” ekitaldiaren bigarren edizioa, ekintzailetzari eta motibazioari buruzko ekitaldi bat, non hainbat hizlari ariko diren beren ezagutzak azaltzen eta aholku ematen, honetarako:
-Ausartak izan...
Sariak TelekoGaua topaketan banatuko dira, datorren maiatzaren 26an.
Euskadiko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoak –COITPV- eta Euskadiko Telekomunikazio Ingeniarien Elkarteak –AITPV/EHTIE- berriro antolatu dute aurten IKT Euskadi sariketa. Bi urterik behin antolatzen den sariketa honen bidez aitortza egiten zaie telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen garapenean ekarpen handienak egin dituzten enpresa eta pertsonei.
VI.edizio honetan, bost kategoriatako sariak banatuko dira: IKT Pertsonaia, IKT Enpresa, Berrikuntza, IKT Aplikatua (ingurumen edo gizarte garapeneko proiektu esanguratsuentzat) eta Junior Enpresa (4 urte baino gutxiagoko enpresei zuzendua). Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 13an amaituko da, eta hauek dira proposamenak egin ditzaketenak: AITPV/EHTIE eta COITPV erakundeetako zuzendaritzak, Elkarteko nahiz Elkargoko gutxienez hiru ingeniarik, edota TelekoGaua-La Noche de las TIC ekitaldian parte hartzen duten erakundeek.
Sari-banaketa ekitaldia TelekoGaua topaketan egingo da, datorren maiatzaren 26an IKTei buruz egingo den jardunaldian, Bilboko Iberdrola Dorrean. COITPV eta AITPV/EHTIE erakundeek elkarrekin bultzatu duten ekitaldi hori sektoreko profesional guztiei zuzentzen zaie, eta egitarau zabala izango du: jardunaldi teknikoa goizez, eta telekomunikazioen munduko joera garrantzitsuenei buruzko solasaldiak eta hitzaldiak.
TelekoGaua-TelekoDay ekitaldiaren aurtengo topaketak GreenTIC delakoak eta 5G sareen belaunaldi berria izango ditu ardatz. Oraindik ez da argitaratu behin betiko egitaraua, baina dagoeneko baieztatu dira hitzaldi garrantzitsuak bi arlo horietan: Ericsson enpresako arduradunek hizpide izango dituzte 5G sareak eta Gauzen Internet edo Big Data teknologientzat dituzten abantailak; GreenTIC-en arloan, berriz, Daniela Torres aditua eta ITUko aholkularia izango da hizlari. Euskal enpresa eta unibertsitateek ere parte hartuko dute jardunaldian, eta beren kasu arrakastatsuak partekatuko dituzte bertaratuekin.
2014an egin zen IKT Euskadi sarien azken edizioa, zeinetan GAIA Klusterra, Amesten, WOP Engineering eta Domoalert izan baitziren garaile. 2016ko sarietarako hautagaitzak Euskadiko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialera igorri behar dira.
- See more at: http://www.spri.eus/eu/blog/zabalik-da-ikt-euskadi-sarien-deialdia-proiektu-berritzaileenentzat#sthash.fkXbwcB0.dpuf
Xedea
Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresak 2016 urtean egiten diren nazioarteko lizitazioetan parte har dezaten sustatzea, haien nazioartekotzea bultzatzeko. Estatu espainiarretik kanpoko erakunde publikoek deitutako lizitazioak izan behar dute, eta...
Oinarri hauek arautzen dituzten diru laguntzen xedea da Zientzia, Teknología eta Berrikuntzaren Euskal Sarea osatzen duten erakundeei laguntzea, ikerketa eta inbertsio proiektuak bultzatuz.
info +
...
Oinarri hauek arautzen dituzten diru laguntzen xedea da nazioarte mailan garrantzia duten ikerketa taldeetan doktoratu osteko formazioa jaso duten ikertzaileak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Gipuzkoako zentroetan sartzen laguntzea.
Epea:...
Energia-eraginkortasuna eta Energia Berriztagarriak Industrian 2016
Energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak Hirugarren Alorrean 2016
Toki Herri Administrazioa 2016
Garraioa eta mugikortasun efizientea 2016
Energia Zerbitzu Enpresak 2016
Biomasa 2016
Elektrizitatearen Ekoizpena Energia Berriztagarriez 2016
Geotermia 2016
Garapen Bidean Dauden...
Xedea: 1.– Agindu honen xedea da bitartekaritza eta sare-lanaren bidez ikerketa, berrikuntza eta arte garaikidearekin konprometituta dauden proiektuei bideratutako diru-laguntzak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea. Proiektu horiek lagungarri izan...
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean aitortzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.
Erabat beharrezkoak diren cookieak
Behar-beharrezkoak diren cookieak aktibatu behar dira beti, cookieen ezarpenen hobespenak gorde ahal izateko.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak berriro aktibatu edo desaktibatu beharko dituzula.
3rd Party Cookies
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Mesedez, aktibatu lehenbailehen beharrezkoak diren cookieak zure lehentasunak gorde ditzagun.