Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak.
Zinema: zinema alorreko agenteak (zuzendaria, aktoreak, ekoizlea, gidoigilea) zinemaldietan eta zinema alorreko sariketetan parte har dezaten diru-laguntzak ematea, horietan beraien filmen bat aurkeztu edo ordezkatzeko hautatuak izan direnean.
Literatura: literatura sektoreko agenteek (idazleak, ilustratzaileak, itzultzaileak eta editoreak) literatura alorreko nazioarte mailako ekitaldietan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.
Eskabideak aurkezteko epea 2016ko urriaren 31n amaituko da.
DEIALDI OFIZIALA: 2016.05.04 EHAA / DEIALDIA
ESKAERA ABIATZEKO: Aurten lehen aldiz eskaera bide telematikotik nahiz presentzialetik egin ahal izango da.Hemen aurkituko duzu informazio guztia:
https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2016/bolsas_viaje/y22-izapide/es
Comentarios (0)