Zergatik egin dute apustu enpresek pertsonen parte-hartzearen alde? Zerk bultzatzen du aldaketa antolakundeetan? Ba al da langileen parte-hartzea sustatzen duen egoerarik?
Eta, behin ezagutu ondoren horrelako aldaketa-prozesuei ekiteko arrazoiak, nola jarri daitezke martxan? Zer hartu behar da kontuan?
Langileen parte-hartzea gorantz doan joera da Euskadin. Gero eta euskal enpresa gehiagok, edozein izanik ere beren egitura juridikoa, tamaina edo jarduera-sektorea, prozesuak abiarazten dituzte pertsonek beren enpresa-proiektuan duten papera indartzeko eta pertsona horien parte-hartzea ahalbidetzeko kudeaketan, emaitzetan nahiz jabetzan.
Gaikuntzako jardunaldi tekniko honen helburua da bertaratuei galdera horiek erantzuten laguntzea, abiapuntutzat harturik hainbat euskal ETEren esperientzia praktikoa; enpresa horiek (Oreka Information konpainia arabarraren, Airlan bilbotarraren eta Alberdi Mekanizatuak gipuzkoarraren) hainbat ekimen jarri dituzte martxan azken urtean langileen parte-hartzea bultzatzeko, sinetsirik pertsonak, arrazoi askorengatik, protagonistak izan behar direla etorkizuneko proiektu lehiakorretan.
Jardunaldiaren helburua izango da identifikatzea zeintzuk diren parte-hartzearen aldeko apustuaren atzean egon ohi diren motibazio edo egoerak, lehen eskutik ezagutzea gure inguruko hainbat ETEk izan duten esperientzia praktikoa, eta beste zuzendaritza-kargu batzuekin partekatzea eredu parte-hartzaileagoak garatzeko zenbait gomendio praktiko eta ikasitako lezio.
HELBURUAK
• Azaldu zeintzuk diren langileen parte-hartzea sustatzera daramaten arrazoi edo egoera ohikoenak.
• Elkarrekin partekatu pertsonen parte-hartzea sustatzeko ekimenak abiatu dituzten gure inguruko ETEen esperientzia.
• Gogoratu zein laguntza publiko dauden langileen parte-hartzea bultzatzeko gure lurraldeko enpresetan.
NOIZ?: 2016/05/20
NON?: Bizkaia Plaza Eraikina -Alda Urquijo 36 – BILBAO
ORDUTEGIA: 11:30 – 14:00
EGITARAUA
11:30 | Bertaratuen harrera eta jardunaldiaren aurkezpena |
11:40 | Parte-hartzea bultzatzeko euskal enpresek eskura dituzten tresna publikoak |
11:50 | Langileen parte-hartzea bultzatzeko arrazoiak eta egoerak |
12:20 | Pertsonen parte-hartzea bultzatzeko esperientzia praktikoak Oreka Information konpainia arabarraren, Airlan bilbotarraren eta Alberdi Mekanizatuak gipuzkoarraren kasu praktikoak partekatuko ditugu. |
13:20 | Galdera-eskariak |
* Izena ematean lehentasuna izango dute beren konpainian pertsonen parte-hartzea bultzatu nahi duten enpresetako ordezkariek (jabeek, zuzendaritza-taldeek, erdi-mailako aginte karguek, gainerako langileek, sindikatuen edo patronatuen ordezkariek, e.a.).
Comentarios (0)