Oinarri hauen xedea da ustiategi txikiak abian jartzeko eta pertsona sustatzaile berri batek jarduerei ekiteko laguntzak ematea.
Onuraduna onartzeko irizpideak.
Laguntza eskaera egiterakoan baldintza hauek bete behar dituzte onuradunek:
a) 18tik 45 urte artekoak izatea, biak barne.
b) Onartzea instalazioa Gaztenek 2020 prozeduran ezarritako baldintzen arabera egitea, eta berariaz sartzea programa horretan.
c) Enpresa plan bat aurkeztea
d) Beharrezkoak diren gaitasun profesionalak edukitzea
e) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean egotea.
f) Gizarte Segurantzaren Nekazaritza Erregimenetik datorren baliaezintasun osoko, baliaezintasun absolutuko edo erretiroko diru saririk ez jasotzea
Comentarios (0)