Nekazari­tza ustiategietan inber­tsioak egiteko lagun­tzen 2016ko deialdia.

Oinarri arau­tzaileak.

2016ko maia­tza­ren 10eko 9/2016 Foru Dekretua, Gipuz­koako Lurralde Historikoko nekazari­tza ustiategiei lagun­tzak ematekoa: diru lagun­tzak nekazari­tza ustiategietako inber­tsioetarako eta nekazari gazteek enpresak sor­tzeko (2016ko maia­tza­ren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 91 zk.); I eta II Kapituluak.

Baldin­tzak eta onuradunak.

Deialdi honetan jasotako lagun­tzak lortu ahal izango dituzte ondoko baldin­tza hauek bete­tzen dituztenek: batetik, onuradun izaera lor­tzeko Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako baldin­tzak; eta bestetik, 1. atalean aipatutako foru dekretuak 10. artikuluan xedatutako baldin­tza bereziak.

EPEA: 2016ko ekainaren 30era bitarte

INFO +

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS