Agencia Vasca de desarrollo empresarial

Zergatik egin dute apustu enpresek pertsonen parte-hartzearen alde? Zerk bultzatzen du aldaketa antolakundeetan? Ba al da langileen parte-hartzea sustatzen duen egoerarik?

Eta, behin ezagutu ondoren horrelako aldaketa-prozesuei ekiteko arrazoiak, nola jarri daitezke martxan? Zer hartu behar da kontuan?

Langileen parte-hartzea gorantz doan joera da Euskadin. Gero eta euskal enpresa gehiagok, edozein izanik ere beren egitura juridikoa, tamaina edo jarduera-sektorea, prozesuak abiarazten dituzte  pertsonek beren enpresa-proiektuan duten papera indartzeko eta  pertsona horien parte-hartzea ahalbidetzeko kudeaketan, emaitzetan nahiz jabetzan. Gaikuntzako jardunaldi tekniko honen helburua da bertaratuei galdera horiek erantzuten laguntzea, abiapuntutzat harturik hainbat euskal ETEren esperientzia praktikoa; enpresa horiek (Oreka Information konpainia arabarraren, Airlan bilbotarraren eta Alberdi Mekanizatuak gipuzkoarraren) hainbat ekimen jarri dituzte martxan azken urtean langileen parte-hartzea bultzatzeko, sinetsirik pertsonak, arrazoi askorengatik, protagonistak izan behar direla etorkizuneko proiektu lehiakorretan. Jardunaldiaren helburua izango da identifikatzea zeintzuk diren parte-hartzearen aldeko apustuaren atzean egon ohi diren motibazio edo egoerak, lehen eskutik ezagutzea gure inguruko hainbat ETEk izan duten esperientzia praktikoa, eta beste zuzendaritza-kargu batzuekin partekatzea eredu parte-hartzaileagoak garatzeko zenbait gomendio praktiko eta ikasitako lezio.

HELBURUAK

• Azaldu zeintzuk diren langileen parte-hartzea sustatzera daramaten arrazoi edo egoera ohikoenak. • Elkarrekin partekatu pertsonen parte-hartzea sustatzeko ekimenak abiatu dituzten gure inguruko ETEen esperientzia. • Gogoratu zein laguntza publiko dauden langileen parte-hartzea bultzatzeko gure lurraldeko enpresetan.

NOIZ?: 2016/05/20

NON?: Bizkaia Plaza Eraikina -Alda Urquijo 36 - BILBAO

ORDUTEGIA: 11:30 - 14:00

EGITARAUA

11:30 Bertaratuen harrera eta jardunaldiaren aurkezpena
11:40 Parte-hartzea bultzatzeko euskal enpresek eskura dituzten tresna publikoak
11:50 Langileen parte-hartzea bultzatzeko arrazoiak eta egoerak
12:20 Pertsonen parte-hartzea bultzatzeko esperientzia praktikoak Oreka Information konpainia arabarraren, Airlan bilbotarraren eta Alberdi Mekanizatuak gipuzkoarraren kasu praktikoak partekatuko ditugu.
13:20 Galdera-eskariak

* Izena ematean lehentasuna izango dute beren konpainian pertsonen parte-hartzea bultzatu nahi duten enpresetako ordezkariek (jabeek, zuzendaritza-taldeek, erdi-mailako aginte karguek, gainerako langileek, sindikatuen edo patronatuen ordezkariek, e.a.).

logo Koop-AgroNekazaritzarekin, abeltzaintzarekin, arrantzarekin eta inguruko jarduerekin lotutako enpresen sorrera edo egonkortzea sustatzeko plana martxan jarri du Bidasoa Bizirik-ek. Agentziak tokiko garapenean lortu dituen esperientziaren eta ezagutzaren bidez, Bidasoa eskualdeko lehen sektorean ekintzailetza sustatzea da asmoa. Horretarako, ekintzaile izateko nahia edo negozio ideiak dituen jendea dinamizatzeko ekintza programa eskainiko du. Era berean, ekimen enpresarial berri horien jardueratik kooperatiba berriak sor daitezen bilatzen du proiektuak.

IndustriaGauzatu Industria Programa tresna bat da 2014-2016 Industrializazio Planean definitutako jardute-politiketako bat aplikatzeko.

Erakunde onuradunak.

1.– Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) lortu ahal izango dituzte agindu honetan zehaztutako laguntzak, baldin eta oinarri teknologikotzat edota enpresa berritzailetzat jotzen badira ETE horiek, eta, gainera, erauzketetako, eraldaketarako, produkzioko enpresak badira edo zerbitzu teknikoak egiten badituzte (produktu-prozesuari lotuak).

Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturiko enpresa-taldeetako enpresa nagusiek ere lortu ahal izango dituzte laguntza horiek, eskatzen badituzte, eta aurreko paragrafoko ezaugarriak guztiak badituzte; betiere, hurrengo idatzi-zatiko definizioarekin bat etorriz eta kontuan izanik haien egoera ekonomiko kontsolidatua.

Laguntza jaso dezakeen inbertsioa.

Agindu honen xedea da: 2016rako laguntzen deialdia egitea, esnetarako behi-azienden sektorean eta untxi-hazkuntzako sektorean abeltzaintzako jarduerari eutsi dakion; horrela, ustiategi horiei laguntzeko eta azken aldi honetan ustiategiek dituzten zailtasunak leuntzeko. 2.–...

Diru laguntza hauen xedea da ekipamendu aurreratu berria eskuratzen laguntzea, lehendik dagoen establezimendu bat handitzeko, produktu berriak gehituz haren produkzioa dibertsifikatzeko edota produkzio prozesu orokorrean funtsezko aldaketak egiteko. Ekipamenduan egingo...

Diru-lagun­tza­ren 38/2003, azaroaren 17ko Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, argitara­tzen da deialdiaren laburpena. Honen testu osoa Diru-lagun­tzen Datu-Base Nazionalean (http://www.pap.minhap. gob.es/bdnstrans) eta Irungo Udalaren internet atarian (www.irun.org) kon­tsulta daiteke. Lehenengoa. Onuradunak (3. oinarria). e-Gaztea lerroa. Eskaera egiten dutenean 30 urte baino ­gutxiago duten per­tsona fisikoak, diruz lagungarria den jarduera hori oinarri hauek argitaratu baino 12 hilabete lehenago hasia badute edo 2016ean hasi behar badute, eta baldin eta horien helbide fiskala eta soziala Irungo udalerrian kokatua badago edo egongo bada eta honako betekizun hauek bete­tzen badituzte: — Enpresa edo establezimendu berriaren Negozio Planak, diruz lagun­tzeko izaera izan aurretik, Bidasoa biziriken Enpresa Zentroko eta Autoenpleguko Departamentuaren aldeko txos­tena eduki beharko du. — Ez dute jarduera bera edo ­antzeko bat egina eduki beharko bere kontura diru-lagundutako enpresa-proiektua hasi aurreko 12 hilabeteetan. Epeen zenbaketa ondorioetarako, erreferen­tzia modura EJZko alta, baja edo/eta aldaketa datak hartuko dira. — Jardueraren hasieraren komunikazioa Udal honetan izapidetuta eduki beharko dute, beren jarduera Bidasoa biziriken enpresa zentroan gauza­tzen dutenean izan ezik. e-Berri­tzailea lerroa. Diru-lagun­tza­ren xedeko jarduera oinarri hauek argitaratu aurreko 3 urteetan hasia duten edo 2016ko ekitaldian hasiko duten per­tsona fisikoek eta/edo juridikoek, betiere haien helbide fiskala eta soziala Irungo udalerrian badago edo egongo bada eta honako betekizun hauek bete­tzen badituzte: — Enpresa edo establezimendu berriaren Negozio Planak, diruz lagun­tzeko izaera izan aurretik, Bidasoa biziriken Enpresa Zentroko eta Autoenpleguko Departamentuaren aldeko txos­tena eduki beharko du. — Ez dute jarduera bera edo ­antzeko bat egina eduki be­harko bere kontura diru-lagundutako enpresa-proiektua hasi aurreko 36 hilabeteetan. Epeen zenbaketa ondorioetarako, erreferen­tzia modura EJZko alta, baja edo/eta aldaketa datak hartuko dira. — Jardueraren hasieraren komunikazioa Udal honetan izapidetuta eduki beharko dute, beren jarduera Bidasoa biziriken enpresa zentroan gauza­tzen dutenean izan ezik.

Xedea Ekoizleen sektorearen lehiakortasuna areagotzea, sektore horrek elikagaien katean duen zeregina indartzea, eta nekazaritzako elikagaien industriaren garapena bultzatzea. Lehiatu Berria programak hainbat laguntza bide aurreikusten ditu: 1. Nekazaritzako produktuen eraldaketan, komertzializazioan edo garapenean...

Oinarri arau­tzaile hauetan aipa­tzen diren diru lagun­tzen xedea da enpresa gipuzkoarren nazioarteko­tzea susta­tzea. Horretarako, gure lurraldeko enpresak atze­rrira zabal­tzea bul­tza­tuko da, negozioa haztea eta sendo­tzea, nazioarteko merkatuetara hurbil­tzea, ondoko jarduketa...

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen atariaEnpresentzako diru laguntzak, guztira: 700.000 €

Ekonomia Suspertzen laguntzeko “Gipuzkoa Industria 4.0: produktuen eta zerbitzuen garapena” programa. Fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren merkatura zuzentzen diren produktu, teknologia edo aplikazio berriak garatzera zuzendutako proiektuak. Proiektuak garapen esperimentaleko kategorian sartuko dira, kontuan hartuta Europar Batzordeak definitzen duena, hain zuzen, diru laguntza programa honen araudiaren 1. oinarrian azaltzen dena.

Eskaera aurkezteko epea:

2016ko maiatzaren 7tik ekainaren 7ra arte, biak barne.
Follow by Email
RSS