Gipuzkoako Eskulangin­tza Sektorea Susta­tzeko Plana» programaren diru lagun­tzen oinarri arau­tzaileak eta 2016ko deialdia.

Diruz lagungarriak izango dira:

a) Inber­tsioak egitea makinarian, egoi­tza egoki­tzeko lanetan –betiere jarduerarekin zerikusi zuzena badute–, tresnerian eta ekipamendu informatikoetan.

b) Sustapen materiala egitea, baita web orriak diseina­tzea edota on line salmenta egoki­tze­ari lagun­tzea ere. «Gipuzkoako Artisauak» logotipoa nabarmen agerian jarri beharko da.

c) Ikaskun­tza jarduerak, enpresaren eta langileen artisau­tza jardueran hobekun­tza zuzena dakartenak.
d) Berariaz sektorearen profesionalizazioa, ospea eta balioespen soziala susta­tzera bideratutako proiektuak, eta eskulangin­tza sektorea ordezka­tzen duten antolakundeek abiarazitako kudeaketa, merkatura­tze edo berrikun­tza alorretan hobekun­tzak egitera bideratutakoak.

e) Eskulangin­tzako sektoreko elkarteek edo sektorearen ordezkari diren eta jarduera garran­tzi­tsuak buru­tzen dituzten erakundeek eskulangin­tzako azokak edo lehiaketak antola­tzea.
f) Azoketan parte har­tzea.

g) Desager­tzeko arriskuan dauden eskulangin­tza jarduerak zain­tzera bideratutako ekimenak, betiere jarduera horiek berreskura­tzeko aukera eman dezaketen funts pedagogikoetan oinarritutako euskarri digital eta ikus-entzu­nezkoak erabilita.

Jarduera horiek, Gipuzkoako Eskulangin­tza Kon­tseiluaren proposamenari jarraituz zehaztuko dira.

Euskarri horien diseinua, edukiak eta garapena bat etorriko dira Gipuzkoan jada egina dagoen planteamenduarekin, eta lagun­tza ematerakoan zehaztutakoa beteko dute.

info +

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS