IRUNGO UDALA
Hiri bultzada, Ekonomia eta Ogasun Arloa
Iragarkia
Udal honetako Alkate-Lehendakariak 2.182 zk. ebazpena eman du, 2016ko abenduaren 19an, eta honela dio haren xedapen zatiak:
1. Eranskinean jasotako 30 urte baino gutxiago dituen pertsonen kontratatzeko diru-laguntzen oinarri erregulatzaileak onestea.
2. Oinarrietako testua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Irun, 2016ko abenduaren 20a.—Hiri bultzada, Ekonomia eta Ogasun Arloko zuzendaria. (8898)
30 urte baino gutxiago dituen pertsonen kontrataziorako laguntzak eskatzeko prozedura arautzen duten oinarriak.
1. Xedea.
Irungo udalerrian sustraituta dauden enpresei erraztasunak ematea ohiko merkatuan langabe dauden, Irunen erroldatuta dauden eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden 30 urtez azpiko pertsonak kontratatzeko.
Publizitatearen, lehiaren eta objetibotasunaren printzipioak betetzeko, gardentasunaren parametroetan, oinarri arautzaile hauek sustatu dira, albait hedapen handiena izan dezaten herriko enpresen eta langabeen kolektiboan.
2. Diru-laguntza emateko prozedura.
Diru-laguntzak emango dira lehia ez lehiakorraren prozeduraz eta banakako ebaluazioaz.
3. Onuradun gertatzeko betekizunak.
1.— Oinarri hauen xedeko laguntzaren onduradun izateko, honako betekizun hauek bete beharko dituzte enpresek:
— Lantokiak Irungo udalerrian egon behar du.
— Proposatutako kontratazioak enplegu netoa sortzea ekarri beharko du kontratatutako pertsona edo pertsonak sartu aurretixeko 3 hilabeteetan enpresan dagoen guztizko batez besteko plantillan.
— Enpresa kontratugileak egunean egon beharko du bere zerga-obligazioetan eta Gizarte Segurantzarekin.
— Enpresa kontratugileak berariaz adierazi beharko du kontratazioa egiteko konpromisoa hartzen duela, lan-alorrean eta lan-arriskuak prebenitzearen alorrean indarrean dagoen araudia beteko duela eta kontratatutakoari bere zeregina egiteko beharrezkoak diren materiala eta jantzia emango dizkiola.
2.— Kontratatutakoen betekizunak.
— Herrian erroldatuta egotea oinarri hauek argitaratzen diren datan.
— 16 urte edo gehiago eta 30 urte bete gabe edukitzea diru-laguntza jasoko duen kontratua formalizatzen denean.
— Langabe gisa eta enplegu-eskatzaile gisa agertzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan.
— Kontratazioa egin duen dataren aurreko 30 egun naturaletan lanik ez duela egin.
— Kontratazioa egin duen dataren aurreko 30 egun naturaletan ez duela prestakuntza jarduerarik jaso, hilean 40 ordu baino gehiago osatzen dutenik.
— Ahaidetasun-loturarik ez edukitzea, alde batetik, ez enpresaburuarekin edo enpresa kontrolatzen dutenekin, ez zuzendaritzako karguekin edo, hala dagokionean, ez enpresa kontratugilearen Administrazio Kontseiluko kideekin, eta, bestetik, ezta haien ezkontideekin, ondorengoekin eta bigarren mailarainoko odolkidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko ahaidetasun-lotura duten gainerako ahaideekin ere.
3.— Kontratazio-mota.
— Kontratuak edozein modalitatetan formalizatu ahal izango dira deialdiak ezartzen dituen mugen barne.
— Lan-kontratuak kasu bakoitzean exijitutako edo diruz lagundutako gutxieneko iraunaldia baino lehen eteten badira, entitate onuradunak itzuli egin beharko du jasotako diru-laguntza. Horren salbuespena izango da kontratuaren etena entitate kontratugilearen borondatez kanpoko arrazoiengatik egin bada; orduan, emandako diru-laguntzaren zati proportzionalari uko egin beharko dio.
— Nolanahi ere, diruz lagun daitezkeen kontratuen aldia izango da dagokion deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hasi eta deialdian bertan ezarritako datara arte, kontratuek egun horretatik harago irautearen kalterik gabe.
4.— Ezin izango dute lortu onuradun-izaera 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzko Orokorra, 13. artikuluaren 2. eta 3. atalek aipatzen dituen ingurunabar batean dauden pertsona fisikoek edo juridikoek.
4. Espedientearen instrukzioa, ebazpena eta jakinarazpena.
Hiri bultzada, Ekonomia eta Ogasuneko Arloko Ekonomia Bulegoko teknikariak bideratuko du instrukzioa.
Eskaerak alkatetzaren ebazpenaren bidez erabakiko dira, eta gehienez ere 3 (hiru) hilabeteko epean jakinaraziko da, dagokion eskaera jasotzen denetik kontatuta.
5. Diru-laguntzaren zenbatekoa.
Enplegurako diru-laguntzen zenbatekoa kontratatutakoen soldataren eta gizarte-segurantzaren kostuen %90erainokoa izango da, beti ere deialdiak ezarritako mugen barne.
6. Emandako diru-laguntzaren justifikazioa.
Diru-laguntzaren xedeko kontratazioa justifikatzeko, onuradunak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du 45 eguneko epean, diruz lagundutako kontratua amaitzen denetik kontatuta, eta nolanahi ere, deialdiak ezartzen duen epearen barne.
— Jardueraren amaierako txostena. Bertan, beste alderdi batzuen artean, hauek adieraziko dira: kontratu mota, iraupena, kontratatutako pertsonak egindako zereginak, aplikatu den hitzarmena, esleitutako maila, diruz-lagundutako epeari dagokion kontratuaren guztirako kostua, soldata eta gizarte kotizazioak eta haiei aplikatutako hobariak edo murrizketak zehazten.
— Laguntza honen babesean kontratatutako pertsonak sinatutako nomina-ordainagiriak eta haien ordainketaren egiaztagiriak.
— Diru-laguntzaren xedeko kontratuaren iraunaldien TC2/1 eta haien ordainketaren egiaztagiria.
— Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren txostena, diru-laguntzaren xede izan den kontratuak iraun duen aldian batez beste izandako plantillari buruzkoa.
— Ardurapeko adierazpena, diru-laguntzaren xedeko jarduna finantzatzeko beste diru-sarrerarik, publikoa nahiz pribatua, lortu EZ duela adieraziz.
— Ardurapeko adierazpena, adieraziz diru-laguntzaren onuradun izateko egoeran dagoela eta datu-kontsulta baimentzen duela, eredu normalizatuaren arabera. Eskatzaileak Irungo Udalari baimenik ematen EZ badio inguruabar horiek ofizioz egiaztatzeko, inprimaki horrekin batera, ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu, zerga-obligazioetan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela egiaztatzeko.
Aurrekoaz gain, eta aurretik aurkeztuta ez badago:
— Kontratatutako pertsonaren NAN fotokopia.
— Lan-kontratua, aldeek sinatua, eta kontratua Enpleguaren Estatuko Zerbitzu Publikoan (SEPE, Contrat@ aplikazioa) erregistratua.
— Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren txostena, diru-laguntzaren xedeko kontratua hasi aurretixeko hiru hilabeteetako batez besteko plantillari buruzkoa.
— Kontratatutako pertsonaren baimena Udalak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan kontsultatzeko ea kontratazioaren aurretik bete egiten zituen deialdi honi dagozkion eskakizunak edo, baimenik ematen ez badu, bete egiten zituen egiaztagiria.
— Kontratatuaren ardurapeko adierazpena, eredu normalizatuaren araberakoa adieraziz:
* Kontratazioa egin duen dataren aurreko 30 egun naturaletan lanik ez duela egin.
* Kontratazioa egin duen dataren aurreko 30 egun naturaletan ez duela prestakuntza jarduerarik jaso, hilean 40 ordu baino gehiago osatzen dutenik.
* Ez duela ahaidetasun loturarik, alde batetik, ez enpresaburuarekin edo enpresa kontrolatzen dutenekin, ez zuzendaritzako karguekin edo, hala dagokionean, ez enpresa kontratugilearen Administrazio Kontseiluko kideekin, eta, bestetik, ezta haien ezkontideekin, ondorengoekin eta bigarren mailarainoko odolkidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko ahaidetasun-lotura duten gainerako ahaideekin ere.
7. Beste diru-laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
Diru-laguntza hauek bateraezinak izango dira kontzeptu eta xede berarengatik jasotzen den beste edozein diru-laguntzagatik, Gizarte Segurantzak emandako hobariak lortzeko laguntzekin izan ezik.
8. Ez betetzea.
Honako hauek ez-betetzeak izango dira, eta, ondorioz, onuradun-izaera eta emandako diru-laguntza galtzea eta jasotako kopuruak itzuli beharra ekarriko dute:
— Diru-laguntzaren xedeko lan-kontratuak exijitutako edo diruz lagundutako iraunaldia baino lehen iraungitzea. Salbuespena izango da iraungitzea entitate kontratugilearen borondatez egin ez izana.
— Diruz lagundutako proiektua ez egitea.
— Diruz lagundutako proiektua ez justifikatzea.
— Onuradun-izaera lortzeko betekizunak galtzea.
9. Interpretazioa.
Alkatetza da organo eskuduna oinarri hauen eta dagokion deialdiaren interpretazioan sor litekeen edozein zalantza erabakitzeko.
10. Publizitatea.
Azaroaren 17ko Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorreko 18. eta 20. artikuluek xedatzen dutena betetzeko, Udalak honako informazio hau igorriko du Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalera:
— diru-laguntzaren oinarri erregulatzaileak,
— deialdia,
— imputatzen direneko programa eta aurrekontu-kreditua, eta
— diru-laguntzaren xedea edo helburua.
Era berean, deialdia ebatzi ondoren, Udalak honako informazio hau igorriko du Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalera:
— onuradunen zerrenda,
— emandako eta onuradunak benetan jasotako diru-laguntzen zenbatekoa, eta
— hala badagokio, itzultzeko eta/edo ezarritako zigorren ebazpena.
Comentarios (0)