12

mai / 2016

2016ko ekitaldirako diru-laguntza itzulgarriak arautzen baitira eta horietarako deialdia egiten baita oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sortu eta garatzeko. Gauzatu Industria Programa.

IndustriaGauzatu Industria Programa tresna bat da 2014-2016 Industrializazio Planean definitutako jardute-politiketako bat aplikatzeko.

Erakunde onuradunak.

1.– Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) lortu ahal izango dituzte agindu honetan zehaztutako laguntzak, baldin eta oinarri teknologikotzat edota enpresa berritzailetzat jotzen badira ETE horiek, eta, gainera, erauzketetako, eraldaketarako, produkzioko enpresak badira edo zerbitzu teknikoak egiten badituzte (produktu-prozesuari lotuak).

Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturiko enpresa-taldeetako enpresa nagusiek ere lortu ahal izango dituzte laguntza horiek, eskatzen badituzte, eta aurreko paragrafoko ezaugarriak guztiak badituzte; betiere, hurrengo idatzi-zatiko definizioarekin bat etorriz eta kontuan izanik haien egoera ekonomiko kontsolidatua.

Laguntza jaso dezakeen inbertsioa.

1.– Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, laguntza jaso dezakeen inbertsiotzat joko dira enpresaren aktiborako lortzen diren aktibo finkoak, betekizun hauek konplitzen dituztenak:

a) Honako kategoria hauetakoren batean dauden aktiboak izatea, horretarako azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuan jasotako Kontabilitate Plan Orokorreko –ondoko epigrafeetako– definizioaren arabera:

203.– Jabetza industriala eta patenteak.

206.– Aplikazio informatikoak.

210.– Lurrak eta ondasun naturalak.

211.– Eraikuntzak.

212.– Instalazio teknikoak.

213.– Makineria.

214.– Lanabesak.

215.– Bestelako instalazioak.

217.– Informazioa prozesatzeko ekipamenduak.

info +

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude