Agindu honen helburua Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, honako helburu hauek aintzat hartuta, emango dituen laguntzak arautzea da:
- Laneratzeko enpresak sor daitezen sustatzea.
- Laneratzeko enpresak mantentzeko laguntza ematea.
Agindu honetan ezarritako laguntzei heltzeko, diruz lagun daitezkeen jardunek Euskal Autonomia Erkidegoan dauden lantokiei lotuta egon behar dute, laguntzen onuradunak diren irabazi-asmorik gabeko erakunde sustatzaile pribatuek eta/edo laneratzeko enpresek egoitza soziala EAEn duten ala ez kontuan hartu gabe.