Xedea.
Agindu honen xedea da gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko lanean diharduten pertsona fisikoek edo juridiko pribatuek 2017an burutuko dituzten egitasmoei zuzenduriko diru-laguntzak arautu eta dei egitea (Euskalgintza deialdia).
Epe-barrutia.
Laguntza deialdi honek 2017an burutuko diren egitasmoak baino ez ditu gogoan hartuko. Hori dela-eta, deialdi honetara biltzen diren egitasmoak gauzatzearen ondorioz eskaini, eman edota gizarteratu beharreko jardunak, zerbitzuak eta produktuak 2017ko abenduaren 31 baino lehen eskaini, eman edota gizarteratuko dira.