Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza Europako arau-esparru berrira egokitzen ari denez (PDR 2015-2020), eta Euskadin landa-garapenaren helburuak lortzeko oinarrizkotzat jotzen diren zenbait lerrori jarraipena ematea ezinbestekoa denez, deialdi hauek egiten dira 2017. urterako: Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzak (onuradun publikoak).
Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzea eta garatzea hurrengo ekintzen bitartez:
– Landaguneetako biztanleen bizi kalitatea hobetzen lagunduko duten azpiegiturez hornitzeko.
– Turismoari lotutako kultur ondare eta ondare naturalean inbertitzeko, bai eta erabilera publikoko aisialdi, turismo eta informaziorako azpiegituren proiektuetan inbertitzeko ere.
Epea: 2017/02/01
Comentarios (0)