Oinarri arautzaileak.
2016ko maiatzaren 10eko 9/2016 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategiei laguntzak ematekoa: diru laguntzak nekazaritza ustiategietako inbertsioetarako eta nekazari gazteek enpresak sortzeko (2016ko maiatzaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 91 zk.); I eta II Kapituluak.
2. Baldintzak eta onuradunak.
Deialdi honetan jasotako laguntzak lortu ahal izango dituzte ondoko baldintza hauek betetzen dituztenek: batetik, onuradun izaera lortzeko Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako baldintzak; eta bestetik, 1. atalean aipatutako foru dekretuak 10. artikuluan xedatutako baldintza bereziak.
3. Diru laguntzen xedea.
Laguntza hauen xedea da nekazaritza ustiategietan inbertsioak egitea.
Subentziona daitezkeen inbertsioak izango dira laguntzak arautzen dituen foru dekretuaren 12. eta 13. artikuluetan adierazitako baldintzak betetzen dituztenak.
Epea: 2017/02/10
Comentarios (0)