30 urte baino ­gutxiago dituen per­tso­nen kontrataziorako lagun­tzak eska­tzeko prozedura arau­tzen duten oinarriak.

irungo udala bilaketarekin bat datozen irudiakXedea: Irungo udalerrian sustraituta dauden enpresei erraztasunak ematea ohiko merkatuan langabe dauden, Irunen erroldatuta dauden eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbi­tzuan enplegu-eska­tzaile gisa izena emanda dauden 30 urtez azpiko per­tso­nak kontrata­tzeko.

Publizitatearen, lehiaren eta objetibotasunaren prin­tzi­pioak bete­tzeko, gardentasunaren parametroetan, oinarri arau­tzaile hauek sustatu dira, albait hedapen handiena izan dezaten herriko enpresen eta langabeen kolektiboan.

Kontratatutakoen betekizunak.

— Herrian erroldatuta egotea dagokion deialdia argitara­tzen den datan.

— 16 urte edo gehiago eta 30 urte bete gabe eduki­tzea diru-lagun­tza jasoko duen kontratua formaliza­tzen denean.

— Langabe gisa eta enplegu-eska­tzaile gisa ager­tzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbi­tzuan.

— Programarako sarbide-baldin­tzak bete­tzea, deialdian xedatutako zehaztapenaren arabera.

— Ahaidetasun-loturarik ez eduki­tzea, alde batetik, ez enpresaburuarekin edo enpresa kontrola­tzen dutenekin, ez zuzendari­tzako karguekin edo, hala dagokionean, ez enpresa kontratugilearen Administrazio Kon­tseiluko kideekin, eta, bestetik, ezta haien ezkontideekin, ondorengoekin eta bigarren mailarainoko odolkidetasunezko edo ezkon­tza-ahaidetasunezko ahaidetasun-lotura duten gainerako ahaideekin ere.

info +

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS