Xedea: Irungo udalerrian sustraituta dauden enpresei ohizko merkatuan langabe dauden, Irunen erroldatuta dauden eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonen kontratazioa erraztea.
Publizitatearen, lehiaren eta objetibotasunaren printzipioak betetzeko, gardentasunaren parametroetan, oinarri arautzaile hauek sustatu dira, albait hedapen handiena izan dezaten herriko enpresen eta langabeen kolektiboan.
Kontratazio-mota.
— Kontratuak edozein modalitatetan formalizatu ahal izango dira, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua izan ezik, beti ere, deialdiak ezartzen dituen mugen barne.
— Lan-kontratuak kasu bakoitzean gutxienez exijitutako edo diruz lagundutako iraunaldia baino lehen iraungiz gero, entitate onuradunak itzuli egin beharko da emandako diru-laguntza. Horren salbuespena izango da iraungitzea enitate kontratugilearen borondatez egin ez izana; orduan, aukeratu ahalko du bi hauen artean: edo emandako diru-laguntzaren zati proportzionalari uko egin edo aurreko pertsona ordezkatuko lukeen beste pertsona bat kontratatu, diru-laguntza jasotzeko eskubidea eman duen kontratuak irauten duen aldia osatu arte.
— Kontratatutako pertsona, Irungo udalerrian dagoen lantoki baterako izango da.
— Nolanahi ere, diruz lagun daitezkeen kontratuak izango dira dagokion deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hasi eta deialdian bertan ezarritako datara arte, kontratuek egun horretatik harago irautearen kalterik gabe.
Comentarios (0)