Ekintzailearen Eguna ospatzeko programatu diren jardueren esparruan antolatu da “PAUSO TXIKIEK BIDEA SORTZEN DUTE: PARTEKATU ZURE EKINTZAILETZAPROIEKTUA ETA GAILENDU ZAITEZ” izeneko lehiaketa, eta eskualdeko LH Zentroetan (GBLH Bidasoa, Plaiaundi BHI eta Irungo La Salle BHIP) izaera ekintzailea eta ekintzailetza bera sustatzeko egiten den lanari balioa eman eta Sare Sozialen bidez gizartean zabaltzea du helburu.
Parte hartu lehiaketan. Epemuga: maiatzak 17
Bidasoa LHIIn, Plaiaundi BHIn edo Irungo La Salle BHIPn ikasten baduzu, hartu parte lehiaketan, ekiteko zure ideia, produktu, merkatu, bezero, marka edo logotipoa Instagramen, Twitterren edo Facebooken partekatuta.
Atera eta partekatu zure proiektuaren argazki bat, #ekintzailetza17 hastag eta zure ikastetxearena (#fpbidasoa, #iesplaiaundi edo #irungolasalle) erabiliz.
Bestela, posta elektroniko bidez bidal dezakezu, empresas@bidasoa-activa.com helbidera.
Lortu zure saria
Parte hartze hutsagatik, hiru tableten zozketan hartuko duzu parte (bat ikastetxe bakoitzeko). Zozketa bidez aukeratuko dira irabazleak eta maiatzaren 18an eta 19an ezagutzera emango dira. Hain zuzen ere, Ekintzailearen Eguna ospatuko da egun horietan Irungo ikastetxeetan.
Comentarios (0)