Sailkatu gabea

Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema- eta literatura-arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako diru-laguntzak_2017

Diru-laguntza hauek emateko, honakoak hartuko dira aintzat:

Zinema: zinema alorreko eragileek (zuzendaria, aktoreak, ekoizleak, gidoigileak) nazioarteko zinemaldietan eta zinema-sariketetan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan euren filmen bat aurkeztu edo ordezkatzeko hautatuak izan direnean.

Zinemaldi edo sariketa horiek nazioartekotzat jotzeko ezinbestekoa izango da gutxienez hiru herrialdetako lanak programatzea.

Literatura: literatura sektoreko eragileek (idazleak, ilustratzaileak, itzultzaileak eta editoreak) literatura alorreko nazioarteko ekitaldietan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, literatura-sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.

info +

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.

Te puede interesar