M03.1. Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntza
M03.2. Informazio- eta promozio-jardueretarako laguntza
Laguntzak bi motatakoak dira:
a) Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntza. Urteko ordainsari bat emango da ustiategiko; ordainsari horren zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartuko dira zenbaterainokoak diren eskatzaileari kalitate-araubideak eragiten dizkion kostu finkoak, onuraduna inskribatzen denetik 5 urtera gehienez.
b) Informazio- eta promozio-jardueretarako laguntza, ekoizle taldeek merkatu erkiderako egindako jardueretarako, kalitate-araubideren batek estalitako produktuei begira. Diru-laguntza zuzen baten bidez lagunduko da informazio- eta promozio-ekintzetan diruz lagundu daitezkeen kostuen ehuneko baten gainean.
Epea: 2017/09/30
Comentarios (0)