Deialdian, besteak beste, mota hauetako egitasmoak aurkeztu ahal izango dira:
– Interneterako euskarazko webgune edo beste formatu berritzaile batzuk (webserie, webirrati, podcast, …).
– Mugikorrerako euskarazko aplikazioak edo APPak (telefono adimentsuetan, tabletetan edo bestelako gailu mugikorretan exekutatzen diren aplikazioak, erabiltzaileari ataza bat burutzea ahalbidetzen diotenak. Banaketa-plataformen bidez eskuratzen dira).
Horretarako, bi multzo bereiziko dira: ID1 multzoa, egitasmo berrientzat; eta ID2 multzoa, lehendik abian dauden euskarazko egitasmoak eguneratzeko (edukiak gehituz edota funtzionalitate zein zerbitzu berriak gehituz).
Hortaz, honako hauek dira laguntza-mota honetara bil daitezkeen egitasmoak eta multzo bakoitzerako aurreikusitako diru-laguntza kopurua:
ID1. Ingurune digitalerako euskarazko egitasmo berriak sortzea (593.500 euro).
ID2. Ingurune digitalean lehendik abian dauden euskarazko egitasmoak eguneratzea, edukiak zein funtzionalitate berriak gehituz (214.000 euro).
Epea: Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean