1. Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Gipuzkoako Foru Aldundia.
b) Espedientea tramitatzen duen zerbitzua: Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Idazkaritza Teknikoa.
c) Dokumentazio eta informazioa hartzeko tokia:
1) Zerbitzua: Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Idazkaritza Teknikoa.
2) Helbidea: Julio Caro Baroja Plaza, 2 – 3. pisua.
3) Udalerria eta posta kodea: 20018 Donostia.
4) Telefax: 943.217.158.
5) Posta elektronikoa: kontratazioamla@gipuzkoa.eus.
7) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/perfil-contratante-nuevo.
8) Informazioa lortzeko azken eguna: Eskaintzak jasotzeko azken eguna.
2. Kontratuaren xedea.
a) Mota: Pribatua.
b) Deskripzioa: Errentan hartzea Irunen lokal, nabe edo pabilioi bat, Gordailua eraikinaren biltegi eta tailer osagarri gisa erabiltzeko.
c) Lotekako zatiketa: Ez.
d) Lekua: Donostia, Gipuzkoa.
3. Tramitazioa eta prozedura.
a) Tramitazioa: Arrunta.
b) Prozedura: Lehiketa publikoa.
c) Enkante elektronikoa: Ez.
d) Esleitzeko irizpideak: Irizpide bat baino gehiago (ikus Baldintza Administratibo Berezien karatularen 15. atala).
4. Lizitazio tipoa.
108.000 euro gehi 22.680 euro BEZ gisa (% 21); guztira, 130.680 euro lehen bost urtetarako.
5. Bermeak.
Ez dira eskatzen.
6. Lizitatzailearen betebeharrak.
a) Jarduteko gaitasuna: Baldintza Administratibo Berezien Agiriak 9.4. klausulan ezarritakoaren arabera egiaztatuko da.
7. Eskaintzen edo parte hartzeko eskaeren aurkezpena.
A) Aurkezteko azken eguna: Hilabeteko (1) epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
b) Aurkezpen modalitatea: Ikus Baldintza Administratibo Berezien Agiriak 9. klausula.
c) Aurkezteko tokia:
1) Erakundea: Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Idazkaritza Teknikoa. Departamentuko Erregistroa.
2) Helbidea: Julio Caro Baroja plaza, 2 – 3. solairua.
3) Udalerria eta posta kodea: 20018 Donostia.
e) Aldaerak baimentzen diren: Ez.
8. Eskaintzak irekitzea (2. eta 3. Gutunalazak).
a) Helbidea: Julio Caro Baroja plaza, 2 – 3. pisua.
b) Udalerria eta posta kodea: 20018 Donostia.
c) Data/Ordua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontratatzailearen profilean adierazitako toki, data eta orduan egingo da.
9. Iragarkien gastuak.
Kontratuaren esleipendunaren kargura izango dira 300,00 euro arteko gastuak.
10. Bestelako argibideak.
a) Kontratazio espedientea hau aurretiaz izapidetzekoa da, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren aurrekontu orokorren kargurako gastu espedienteen aurretiazko tramitazioari buruzko 37/2006 Foru Dekretuak, abuztuaren 2koak, 4. eta 5. artikuluetan xedatutakoari jarraituz. Horrenbestez, gastua xedatzearen aurreko uneraino iritsi daiteke, baina ezin da aurrekontu krediturik konprometitu.
b) Kontratuaren baldintza administratibo berezien agiria Gipuzkoako Foru Aldundiko web orrian lortu daitezke. (https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/perfil-contratante-nuevo).
Donostia, 2017ko abenduaren 27a.—Segundo Diez Molinero, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko idazkari teknikoa.
Comentarios (0)