Sailkatu gabea

KoopFabrika Bidasoa 2018 aurkezpena

Aurten, lehen aldiz jarri dute martxan Behe Bidasoan KoopFabrika, ekintzailetza sozial kooperatiboa programa. Kapitalismoak prekarietatez eta ezinegonez josi duen testuinguruan, beste eredu sozio-ekonomiko bat eraikitzera bidean, ekintzailetza sozialan murgildu nahi dutenentzat martxan jarritako 6 hilabeteko dispositiboa. Teorikoki formatzeko, ekonomia sozial eta eraldatzailean saretzeko eta bizitza erdigunean izango duten proiektu ekonomikoak martxan jartzeko dispositiboa.

Gure eskualdean lehen fruituak eman ditu jada. Lehen zatia egin dugun honetan (FormazioFabrika), ESS-ko egitasmo berritu eta berriak sortze bidean bai daude. Hori dela eta, eskualdeari irekia dagoen aurkezpen bat antolatu dugu, datorren Asteazkenerako, 10:30etan Lakaxita gune autogestionatuan (Anaka kalea 20_San Migel).

Software askean, gorputzen subirautzan, musikaren bueltan, komunikazio zein kazetaritza internazionalean jardungo duten proiektu ekonomiko berriak ezagutzeko parada, eta era berean, ekonomia sozial eta eraldatzailean saretzeko aukera.

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Te puede interesar