Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

Estudiantes participan en uno de los talleres que conformaban el programa. / FOTOS: F. DE LA HERA

Un circuito tecnológico, talleres y presentaciones de proyectos innovadores fueron algunos de los ingredientes de la jornada. La décima edición de la Feria Krea de Bidasoa activa reunió en Ficoba a más de cuatrocientos asistentes

«Llevo emprendiendo más de veinte años y siempre, cuando empiezo una nueva idea, lo hago desde un mismo punto de partida: la curiosidad y la verdad, algo concreto». Aunque «hay muchas maneras de aprender», esos dos ingredientes parecen indispensables para cocinar una receta de éxito. Fueron algunas de las claves que ofreció el colectivo de artistas 'Compagnie de vents et des marées' ayer, en la décima edición de la Feria Krea, con el objetivo de hacer emerger el espíritu emprendedor entre los asistentes.

Krea Bidasoaren hamargarren edizioa antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, martxoaren 22rako. Jardueren egitarau zabala antolatu dute egun osorako, tailerrekin eta pertsona ekintzaileen, enpresen eta beste organismo publiko eta pribatuen topagune izan diren espazioekin. 400 bisitari baino gehiago eduki ditu jardunaldiak, egun osoan zehar. Krea Bidasoaren hamar urteetako edizio jendetsuenetako bat izan da. Ekitaldiaren irudia X izan da (10 zenbaki erromatarretan). Horrekin, Krea Bidasoaren 10. edizioa nabarmendu nahi izan da. Bestalde, “X urte eraikiz” izan da leloa. Irudirako hautatutako koloreari dagokionez (euskarri grafikoak, komunikazioa...) zuri-beltza izan da.  Topagunea, tailerrak eta jarduerak Ideia izan da parte hartzaileek kontaktuak egin ahal izatea, negozio aukerak identifikatzea, ezagutzak zabaltzea, eta beste esperientziak, arrakasta kasuak, joerak etab. ezagutzea. Gainera, egun osoan zehar, berrikuntzarekin lotutako 15 jarduera eta tailer antolatu dira. Enpresak eraso informatikoetatik nola babestu, teknologia berriak aplikatuz negozio ereduak nola aldatu, “hodeian” eskura dauden plataforma digital berriak nolakoak diren, edo “datuak” etorkizunean izango duen garrantzia ezagutuko dugu. Era berean, elikagaien sektorean negozio berriak sortuko dituzten azken joerak zeintzuk diren jakin dugu. Ficobako goiko solairuan, zirkuitu teknologiko bat egon da. Bertan, “TUMAKER”ek parte hartu du, 3D inpresora domestikoekin, on-line biltokietan lan egiteko. “DIBULITOON” ere egon da, errealitate birtualaren bidez munduari buelta ematera gonbidatu gaituena, “Elcano & Magallanes” film berriko eszenatokietan zehar. Bestalde, errobotikako azken aurrerapenak ezagutu ahal izan dira, “IRUÑA Automatizaciones”en eskutik. “CRIQUET Publicidad”ek teklatuen eta publizitate holografikoen munduko azken berritasunak aurkeztu dizkigu. Bukatzeko, “CAMP TECNOLÓGICO” enpresak 4.0 teknologiek hezkuntzaren arloan nondik joko duten azaldu digu. Aurten, hamargarren edizioaren ospakizun izaera zela eta, “Compagnie de vents et des marées” artista kolektiboarekin batera, “H2O: GAUZA GUZTIEN JATORRIA” tailerraren bidez izaera ekintzailea bultzatzeko modu berritzailea eta dibertigarria martxan jarri da. Gainera, Irungo La Salle, Plaiaundi eta Bidasoa LH zentroekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Garapena eta Lurralde Oreka departamentuarekin elkarlanean, Star Ekintzaile ekimena burutu da. Teknologia prototipatzeko Hackathon bat izan da, non ikasleek APPak garatu dituzten, LH zentroetan ikastaro honetan landutako negozio ideietan oinarrituta. Bidasoa bizirik-en, Mondragon Unibertsitatearen (leiners), Tknikaren eta eskualdeko enpresen babesa izan du. Arratsaldean, jardunaldia amaitu aurretik, ez da falta izan Powered by Pechakucha arrakastasua. Formatu horretan, 20 segundoko iraupena duten 20 diapositibaren bidez, Irungo eta Hondarribiko proiektu arrakastasuenak aurkeztu dituzte. Mugaz gaindiko izaera Aurreko edizioetan bezala, mugaz gaindiko lankidetza jarduerek pisu handia eduki dute. Helburua izan da pertsona ekintzaileen, enpresen eta organismo publiko eta pribatuen artean loturak sortzea, networking edo bileren bidez. CONNECT INNOVATION BAI! Proiektuaren baitan burutu dituzte dinamika parte hartzaile horiek.

Resultado de imagen de KOOP FABRIKAEkintzailetza kooperatiboa eta ekonomi sozialean oinarritutako ekimenak Lakaxita Gaztetxean aurkeztu ziren

Iturburua: DV - JOANA OCHOTECO IRUN.
 

Koop Fabrika egitasmoa bere lehenengo fruituak ematen ari da: eskualdeko sei proiektu bildu ditu Hiritik At kooperatibak kudeatutako formakuntza dispositiboak, duela hiru hilabete martxan jarri zena proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak sustatzen laguntzeko.

Proiektuaren berezitasun nagusia kooperatibagintza eta garapen komunitarioaren klabeetan oinarritzen dela da. «Gaur egungo eredu ekonomiko kapitalista pertsonen eta naturaren esplotazioan oinarrituta dago», azaldu zuen Iker Eizagirrek, Hiritik At kooperatibako kideak. «Beste eredu ekonomiko bat sortzeko beste filosofia batean oinarritutako unitate produktiboak behar dira, eta horretarako jarri dugu martxan dispositibo hau». Proiektuen sustatzaileak Lakaxita Gaztetxean. / F. DE LA HERA Proiektuen sustatzaileak Lakaxita Gaztetxean. / F. DE LA HERA

Zibersegurtasunaren inguruan zerbait al dakizu? Teknologian eta Errobotikan azken joerak ezagutu nahi al dituzu? Ba al dakizu zer den "hodeia" kontzeptua? Ba al dakizu zer dakarren etorkizunak elikadura arloan eta gastronomian?

Galdera hauek, akaso, soberan izango dituzu, hala ere, izan daiteke zu pertsona ipurterrea eta ekintzaile izatea eta jakin-min haundia izatea !

Hurbildu zaitez Krea BIDASOA 20X8ko azokara. Ez zara damutuko.

  • Powered by PechaKucha formatuan egingo dute, 20 segundoko 20 diapositibarekin
  • -Krea Bidasoaren azken sei edizioetan egin izan den jarduera da
Krea Bidasoaren hamargarren edizioa antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, martxoaren 22rako. Aurreko bederatzietan tailerrak eta hitzaldiak antolatu izan dira, baita ekintzaileekin, enpresekin, formazio zentroekin, unibertsitateekin, udalekin etab. egindako topaketak ere. Beti berrikuntzan arreta jarriaz, eta mugaz gaindiko begirada bilatuz. Berrikuntzak izango dira hamargarren edizioan, baina arrakasta gehien izan duten jardueretako batzuk ere mantenduko dira. Azken sei edizioetan, egitarauko indarguneetako bat izan da PechaKucha. 20 segundoko 20 diapositibaren bidez, Irungo eta Hondarribiko proiektu berritzaileenetako batzuk aurkeztu dira. Guztira, 54 aurkezpen egin dira, komunikazioa, pertsonentzako zerbitzuak, literatura, industria eta bestelako arlo ezberdinen inguruan.

Aurten, lehen aldiz jarri dute martxan Behe Bidasoan KoopFabrika, ekintzailetza sozial kooperatiboa programa. Kapitalismoak prekarietatez eta ezinegonez josi duen testuinguruan, beste eredu sozio-ekonomiko bat eraikitzera bidean, ekintzailetza sozialan murgildu nahi...

Follow by Email
RSS