Ekin asteazkenetan: Diseinu eta fabrikazio 3D-n

Ekin asteazkenetan programako saio berria prestatu dugu jada! Tailer hau Diseinu eta fabrikazio 3D-n inguruan izango da, apirilaren 18an, 9:30etik 13:30era Irun Factory-n.

3D inprimatzea objektu tridimentsionalak fabrikatzea da, materiala geruzaz geruza gehituz, ordenagailuz sortutako modelo digital batetik abiatuta. Tailer honekin, 3Dn inprimatzeko teknologiarekin zerikusia duen oro ezagutuko duzue, fabrikatu eta merkaturatu aurretik prototipoak diseinatu eta inprimatu ahal izateko.

3D inprimaketaren eta diseinuaren inguruko proiektu bat dutenei zuzenduta dago batik bat, hainbat sektore kontuan hartuta: arkitektura, dekorazioa, artea, diseinua, animazioa. Halaber, fabrikazio digitalean hasi nahi duten ekintzaileentzako ere bada.

Objektuak 3Dn diseinatzen eta inprimatzen ikasi nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago, bereziki honako sektore hauetarako: arkitektura, dekorazioa, artea, diseinua, animazioa…

1.- 3D INPRIMEKATARA SARTZEA: OINARRIZKO PRINTZIPIOAK
2.- INPRIMITZEKO PIEZA BAT 3Dn MODELATZEA
2.1 3Dn DISEINATZEKO SOFTWARE-AREN OINARRIZKO TUTORETZA
2.2 ARIKETA PRAKTIKOA: PIEZA PERTSONALIZATU BAT DISEINATZEA
3.- 3D INPRIMAKETA
3.1 ARIKETA PRAKTIKOA: SORTUTAKO PIEZAK 3Dn INPRIMATZEA
3.1.1 3D ARTXIBOA INPRIMATZEKO PRESTATZEA
3.1.2 GCODE ARTXIBOAK SORTZEA
3.1.3 MAKINA ABIAN JARTZEA ETA KONTROLATZEA
3.1.4 PIEZAK 3D INPRIMAKETA BIDEZ FABRIKATZEA

Ez galdu aukera eta parte hartu! IZEN-EMATEAK

Informazio gehiagorako:

Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Autoenplegu departamentua

943-633937 – empresas@bidasoa-activa.com

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS