Ardura teknologiko eta berritzaileak dauzkaten enpresa eta pertsonek izango dute MAKERS programan parte hartzeko aukera
  • Sortzeko aukera berriak ikertu, ezagutu eta probatzea bilatzen da
  • Jardunaldiak astelehenero 15:30etatik 19:30etara egingo dira Irun Factoryn
Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, astelehenero 15:30etatik 19:30etara Irun Factoryn maker ekintzetan parte hartzeko interesa duten pertsonentzako ate ireki jardunaldiak antolatu ditu, urte bukaera arte. Hau da, prototipo, 3D inpresio, elektronika digital eta analogikoarekin, … loturiko ekintzak. Hori guztia sorkuntza teknika berriak ikertzen, probatzen eta ezagutzen. Sorkuntza prozesu honetan talde lana eta lankidetza ezinbestekoak izango dira. Maker lan-eremu bat eta trebetasun teknologiko eta berritzaileak garatzeko ardura bera dute pertsona eta enpresak ezagutzeko aukera izango dute bertan, besteak beste. Gainera, jardunaldi hauetan ideia eta proiektu berritzaileak egi bihurtzeko aukerak sortzea espero da, elkarlanean lan eginez gero. Jardunaldien garapenean zehar Irun Factoryko ekipamendu teknologikoa tutore baten begiradapean erabiltzeko aukera izango dute, era honetan teknologiak gehituko zaizkien objektu fisikoak sortu ahal izateko. Bestetik, jardunaldien barnean trebakuntza teknologikoa bultzatzeko ekintza eta saio paraleloak egingo dira. Ikastaro hauek ekonomia digitalaren teknologia berrietan zentratuko dira eta proiektu artistiko eta sormenezko proiektuen garapenera bideraturik egongo dira. 3D inpresioa, diseinua eta 3D piezen muntaia, elektronika digital eta analogikoa, prototipatuzko material, programazio, berrikuntza eta robotika landuko dira gai zientifiko eta teknologikoekin batera, arte gehituz, berrikuntza eta sorkuntza prozesuetan garatzeko.

Azaroak 14  09:30-13:30  Sare sozial bat ez ezik ikusiz bilatzeko motor bat ere bada enpresentzako, eta 200 milioitik gora erabiltzaile aktibo ditu hilean. Pinterest Business tresnan estrategia zuzen bat erabiliz, trafiko...

Euskadiko industrialdeetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko laguntzen programa Epea: 2018/12/07 info + ...

Eskualdeko lau enpresa industrialek, Bidasoa bizirik elkartearen laguntzarekin, punta-puntako teknologia ezarri dute enpresaren barneko datuak lantzeko. Bidasoa eskualdeko lau enpresek, datuen analisiaren bitartez, enpresaren funtzionamendua eta eraginkortasuna hobetzeko helburua duen programa batean parte hartu dute. Bidaso bizirik elkarteak, IDOM Consulting-en kolaborazioarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioarekin, sustatutako programa bat da. Prozesua Etorkizunari begira inguru aldakor honetan gida bat edukitzeko asmoarekin, Bidasoa bizirik elkarteak Irun eta Hondarribiko 4.0 Industriaren ikerketa egitea eskatu zion IDOM Consulting enpresari. Lehenik eta behin, 2017 urtean 15 diagnostiko egin ziren 4.0 Industriaren barnean tamaina ezberdinetako enpresetan eskualdeko industria-sarearen egoera erreala ezagutzeko, digitalizazio maila eta zerbitzu teknikoen eskari potentziala identifikatzeko. Gainera, eskaintza publiko zein pribatuaren eta gaiarekin loturiko bertako zerbitzuen ikerketa bat egin zen. Hortaz gain, digitalizazioa ahalbidetzeko jarraitu beharreko estrategiak zehaztu eta eskualdearen digitalizazioa abiatzeko tailerrak egin ziren. Diagnostiko honi esker eskualdeko enpresen garapen digitala 2.0 eta 3.0 artean aurkitzen dela antzeman zen, hau da, muntaketa-kateak erabiltzen dira eta automatizazio teknologikoa inplementatzen hasi den arren, alde handia dago digitalizazio maila altua dute eta digitalizazio maila baxuagoa duten enpresen artean.

Epea:(2018/11/03 - 2018/12/03) Epea:(2018/11/03 - 2018/12/03)

Gastronomia-kalitatearen sustapenerako programako minimis-araubidean laguntzak, Gastrobikain 2018 Xedea
Gastronomiaren eta elikaduraren sektorean estrategikotzat jotzen diren ekimen gastronomikoak diruz laguntzea: alde batetik, tituludun berrien negozio gastronomiko berriak; eta, bestetik, ospe handiko negozioen bikaintasuna sendotzea.
Follow by Email
RSS