07

abu / 2018

2018 Deialdia_Partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzak arrantza-eremuen garapen jasangarrirako.

Ekitaldirako partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzen onuradunak

  1. Ekoizpeneko inbertsioetako laguntzen onuradun izan ahalko dira pertsona fisiko edo juridiko pribatuak. Onuradunak mikro-enpresak eta enpresa txiki eta ertainak izan beharko dira, mikro-enpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan egiten den definizioaren arabera.
  2. Enplegua sortzeko proiektuei dagokienez, onuradun izan ahalko dira mikro-enpresak eta enpresa txiki eta ertainak diren pertsona fisiko zein juridikoak, lehen aipatutako Gomendioan egindako definizioaren arabera, betiere.
  3. Ekoizpenekoak ez diren proiektuetan, onuradun izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektoreko eragile hauek:
    • Arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak.
    • Arrantzaren sektoreko erakunde profesionalak eta horien federazioak.
    • Ekoizleen erakundeak eta horien federazioak.
    • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, baldin eta arrantzaleen kofradiak eta/edo arrantza-sektoreko erakundeak badira horien bazkide bakarrak.
    • Irabazi-asmoa duten edo ez duten pertsona fisiko edo juridikoak, egoitza soziala II. eranskinean adierazitako lurralde-eremuan dutenak, edo azken baldintza hori betetzen ez badute, jendeari irekitako establezimenduak edo ordezkaritzak dituztenak aipatutako udalerrietan, baldin eta beren helburuen artean hauetako bat badute gutxienez:
      1. Jarduera nautikoak sustatzea.
      2. Lurraldeko arrantza-produktuen promozioa egitea.
      3. Itsasoko eta kostaldeko ingurumena sustatzea.
      4. Itsasoarekin eta arrantzarekin lotutako ondare kulturala sustatzea.

Epea: 2018/09/14

info +

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Enpresa-kudeaketa, Turismo kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude