Diru lagun­tza hauek beren nekazari­tza ustiategietan nekazari­tza ingurumenari eta klimari buruzko borondatezko konpromisoak har­tzen dituzten nekazariei zuzen­tzen da. Diru lagun­tzen helburuak dira: a) Bul­tza­tzea landa eta nekazari­tza paisaiaren zain­tza, hobekun­tza eta diber­tsi­fikazioa. b) Susta­tzea biodiber­tsi­tateari lagunduko dioten eta ingurumena nahiz animalien ongizatea errespetatuko dituzten ekoizpen sistemak eta praktikak.

Programa honen xedea da Gipuzkoako enpresen eraldaketa sustatzea, beraien jarduera Smart Mobility Industry kontzeptuarekin erlazionatutako negozio-hobi berrietara bideratzeko, bereziki Elektromugikortasun, energia biltegiratze eta ibilgailu autonomoarekin erlazionaturiko jarduera sektoreetan. Epea: 2019/04/15 info + ...

innobideak-kudeabide bilaketarekin bat datozen irudiak

Eusko Jaurlaritza, SPRI eta EAEko hiru aldundiek koordinatzen duten programa da; Euskaliten parte hartzea ere badu. Bere helburua da kudeaketa aurreratuko ereduarekin lotuta dauden kudeaketa hobetzeko proiektuak laguntzea, baldin eta proiektu horiek laguntzen badute Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzen .Laguntzak hasierako kontraste baten eta  proiektu pilotoan eta/edo finkatzeko proiektuen garapenaren bidez burutzen dira.

Dirulaguntza hauen helburua da berrikuntza sustatzea Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainetan, 4.0 Fabrikazio Aurreratuko eta Industriako eredua txertatu dezaten edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenean zehaztutako apustu estrategiakoak gauzatu...

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik elkartearen bitartez, martxoaren 21erako Ficobako Erakustazokan Krea Bidasoa 2019 antolatu dute.  Pertsona ekintzaile, enpresa eta beste organismo publiko zein pribatuei zuzendurik dagoen ekitaldiaren 11. edizioa izango da honakoa. Krea Bidasoa bertaratutakoak harremanetan jarri, negozio aukerak identifikatu, ezagutzak zabaldu, beste esperientziak, tendentzi eta arrakasta kasuak ezagutzea etab. ahalbidetzen duen elkarketa puntu ba da.
Follow by Email
RSS