Irailak 18 + Urriak 23 ? 9:30-13:30
Salmenta, autoezagutzako tresna gisa: hobetu itzazu zure trebetasun komertzialak.
Bi saiotan banatutako 8 orduko ikastaro bat da, eta bertan, bezero berriak lortzea galarazten dizuten zer oztopo dauden (beldurrak eta usteak) jakingo duzu, galdera erabiliz gehiago saltzeko giltzarri gisa. Bizipen-ikastaro bat izango da, oso praktikoa, eta zure egunerokoan aplikatuko duzu ikasitakoa.
HELBURU OROKORRA: Bezero berriak NOLA lortu eta zaharrak nola fidelizatu ikastea, galderaren tresna erabiliz gehiago saltzeko interesatzen zaigun informazioa lortze aldera.
HELBURU ESPEZIFIKOAK:
- Coaching-ak zer tresna eskaintzen dizkigun jakitea eta prozesu komertzialean aplikatzea.
- Bezeroaren aurrean izan beharreko entzutea eta presentzia lantzea.
Hartzaileak:
- Bere trebetasun komertzialak hobetu nahi dituen edonor.
- Prozesu komertzialarekin “sufritzen” duen baina sufritu nahi ez duen edonor.
- Saltzeko bestelako modu bat ezagutu nahi duen edonor
Leku mugatuak !
EMAN IZENA
Irun Factory (José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea)
Informazio gehiagorako:
Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Jarduera Berria saila
943-50 96 00 – ekintzailetza@bidasoa-activa.com
Comentarios (0)