Ekitea pentsatzen al duzu? Hau da zure aukera

 Negozio onenak ideia batekin hasten dira. Hasiko gara eraikitzen? • azaroak 22

Zer da?

Programa: coaching, tutorizazio eta ekintzak lantzeko banakakoen 4 saio eta taldeko 4 saio.

Zer onurak ekartzen ditu?

  • Ikaskuntza, lan eta talde lidergo gaitasunak garatzea.
  • Egiazko proiektu bat garatzeko prozesua esperimentatzea esperientziadun talde batekin.
  • Negozio ideia arin bat garatzeko tresnak lortzea.

Baldintzak

Ideia aukera ezagutzeko gogoa izatea.

Aukeraketa prozesua

Webgunearen bidez aurreikskripzioa eskatuta eta egin dela adierazita, zurekin harremanetan jarriko gara esateko programa honetarako hartu zaituzten edo ez zaituzten hartu.

Metodologia

“Learning by doind” metodología erabiliko dugu, praktika, hausnarketa eta etengabeko honekuntzaren bidezko ikaskuntzari buruzkoa.

Zinez sinesten dugu taldelan eta ikaskuntzan, eta bultzatu egiten ditugu pertsonak hori esperimentatzera talde dinamikak eta talde proiektuak sortzeko.

Prozesua oso oinarrituta dago era berean “Design Thinking” eta “Lean startup” metodologian, horregatik erabiliko ditugun tresnek lagunduko digute erabiltzailea erdigunean jartzeko eta garatu behar den proiektuarekin eskaintzen diogun esperientziari garrantzia emateko jarrera izaten

Programa jarduerak

Banakako 4 saio

  • Abiapuntua ulertzea eta ezagutzea.
  • Zalantzak eta laguntza proiektua abian jartzeko lehenengo urratsetan.
  • Negozio eredua lantzeko eta proiektua aktibatzeko saioa.
  • Ekintza planaren jarraipena egiteko, zalantzak argitzeko eta eskatutako laguntza emateko saioa.

Taldeko 4 saio

  • Sormena.
  • Ideazioa.
  • Negozio-ideien garapena.
  • Negozio-ideiak baliozkotzea eta komunikatzea.

Nori zuzenduta dago?

  • Ekiteko gogoa duten pertsonak, lan taldean aritu nahi duten pertsonak.
  • Lantzen hasteko trebetasunak hartu nahi dituzten pertsonak.
  • Lanean aritzeko negozio bat bilatu nahi duten pertsonak.

Baloratzen da

  • Izaera aktiboa, dinamikoa eta proaktiboa.
  • Lanean hasteko motibazioa.

Programan laguntzen dutenak

Programa hau Hondarribiko Udalak Hondarribia Abian proiektuan –Hondarribiko enplegu eta garapen ekonomikoa Plana- ezarrita dago, eta martxan jartzen da Bidasoa bizirik eta “IDEIATIK NEGOZIO AUKERARA” ekimenaren bidez egiten da.

EMAN IZENA

Harremanetarako

Ekintzailetza eta Jarduera Berria Saila

Google Maps MAPA

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS