Zabalik astelehenetan 15:00 – 19:00
IRUN FACTORYko MAKER space.
Gunea Garapena eta sormena landu teknologia, robotika, arte, zientzia eta ekintzailetzaren bitartez.
Maker space honetan zure ideiak eta proiektuak bakarka edo taldean gauzatu ahal izango dituzu, eta espazioaren arduradunaren laguntza izango duzu, zure lana gidatu eta errazteko.
Eskuzko prototipogintza egiteko erremintak izango dituzu eta ekipamendua ere bai, eta teknologia digital berriekin trebatzeko erabili ahal izango dituzu, adibidez, LASER MOZKETA, 3D INPRIMAGAILUAK – 3D ESKANERRAK – PCak, TABLETAK, ARBELA INTELIGENTEA, ETAB.
Zure gaitasun eta trebetasunen arabera ideiak probatu, esperimentatu eta garatzeaz gainera, zure burua proban jarriko duzu, zure talentuak zeintzuk diren aurkitu arte.
Hurrengo tailerrak
- Ordutegia: 17:00etaik a 19:00etara
- Gutxieneko adina: 16 urte
Eguberrietako apaingarriak (abenduak 2)
2Dko tresnekin gabonetarako dekorazio-elementuak marrazten eta diseinatzen ikasiko duzu, gero kartoi edo egurrarekin eta laser ebakigailu batekin errealitate bihurtzeko.
Paperezko elektronika (abenduak 9)
Kobrezko paperaren bidez argiztatzen ikasiko duzu, Gabonetako motibo desberdinei argiak eta funtzionalitateak erantsiz.
Eguberrietako Programazioa (abenduak 16)
Zure izeiaren argiztapen-sistema pertsonalizatua egiteko gai diren funtzio txikiak programatzen ikasiko duzu jai hauetan.
Norentzat:
Ekintzaileak, enpresariak, enpresetako zuzendariak, ikertzaileak eta teknologoak, unibertsitateko ikasleak, teknologiaren, frikiak, …Deskargatu programa
Izen emate irekia!
Informazio gehiago: ekintzailetza@bidasoa-activa.com – Tel: 943 50 96 00
Non?
Tailer guztiak Irun Factory-n egingo dira José Antonio Loidi Bizkarrondo k., 8 behea 20304 Irun
Comentarios (0)