Irungo merkataritza eta ostalaritza sektoreetan tokiko ekonomia indarberritzeko laguntzen deialdia.
Deialdi honen xedea da Irungo merkataritza eta ostalaritza sektoreetako jarduera ekonomikoari, enpleguari eta lehiakortasunari eustea tokiko jarduera sustatuz eta suspertuz.
Deialdia Irungo txikizkako merkataritza eta ostalaritza sektoreetako autonomoentzat eta enpresa txiki eta ertainentzat da, 2020ko martxoaren 14a baino lehen jardunean ari baziren.
Diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira 2020ko martxoaren 14tik 2020ko azaroaren 30ra bitartean egindakoak
Entitate bakoitzak 300 euroko inbertsioa justifikatu beharko du gutxienez, BEZa kanpo, eta justifikatutako diruz lagun daitekeen gastuaren %100a izango da dirulaguntzaren zenbatekoa, gehienez 2.000 euro emango direlarik eskaera bakoitzeko.
Aurkezteko epea: 2020-10-08tik, 2020-12-31era bitartean.
Informazio gehiago: HEMEN
Eskaerak: Telematikoki EGOITZA ELEKTRONIKOAREN bidez eta ziurtagiri elektroniko baten bidez.