Ekin asteazkenetan: Nola erabili Instagram marketin digitaleko zure estrategiaren barruan

Urtarrilak 22  ?  9:30-13:30

Nola erabili Instagram marketin digitaleko zure estrategiaren barruan

Instagram marka handien % 71k erabiltzen du dagoeneko, eta, horrela, marketerren artean azkarren famatzen ari den sarea bihurtu da.

Simply Measureden azken azterketaren arabera, engagement-a aparra bezala ari da hazten, eta jarraitzaile bakoitzeko parte hartze tasa % 4,21ekoa da, 58 aldiz handiagoa Facebooken baino, eta 120 aldiz handiagoa Twitterren baino.

Markek Instagramen arrakasta izango badute, ordea, irudi erakargarriak argitaratu baino gehiago egin behar dute: tresna eta beronen funtzionalitate guztiak erabiltzen jakin behar dute, eta edukiak argitaratzeko estrategia eta marka identitate zehatzak izan.

Egitaraua

  • Zer egin daiteke Instagramen beste sare sozial batzuetan egin ezin dena?
  • Funtzionamendua eta jardunbide egokiak
  • Enpresaren profila Instagramen
  • Instagram Stories: nola aprobetxatu funtzionalitate hori?
  • Instagram Shopping: nola konfiguratu eta erabili noren postetan produktuak etiketatzeko
  • Instagram Ads
  • Instagram TV
  • Instagrameko kanpainak. Kasu arrakastatsu batzuk

Irun Factory (José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea)

Informazio gehiagorako:

Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Jarduera Berria saila

943-50 96 00 – ekintzailetza@bidasoa-activa.com

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS