Powered by PechaKucha 2020

Apirilaren 2an, Irungo Ficoban egingo dugu Krea Bidasoa ekimenaren 12.edizioa. Urtean behin egiten den profesionalentzako, enpresentzako eta gure inguruko ekintzaileentzako topaketa bat da eta antolatzailea Bidasoa bizirik da. Hemen ikusi ahal dituzue azken urteak laburtzen dituzten bideoak.

Duela zortzi urte hasi zen ekimen baten jarraipen gisa, eguna amaituko dugu PechaKucha edizio berri batekin. Aurkezpen formatu hau Japoniatik dator. Formatu honen berezitasuna da aurkezpenak 20 iruditan oinarritzen direla eta horiek 20 segundotan bakarrik izango direla pantailan.

Eskualdeko profesionalek, enpresek eta ekintzaileek zuen lana, proiektuak edo esperientziak  jendaurrean aurkezteko aukera duzue. Inprimakiak bidaltzeko epea otsailaren 24ra arte (14ak arte) irekita egongo da. (Erantsitako dokumentuan informazio gehiago duzue ekimenari eta parte hartzeko moduari buruz.)

Protagonistak eta beraien aurkezpenak aurreko edizioetako bideoetan ikusi ahal dituzue.

Urte honetan zu izan zaitezke!!!

Informazio gehiago eta kontaktua:  empresas@bidasoa-activa.com // 943509584

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS